Etiquetas
7/2003 Legea, Antton Lopez Kubati, Auzitegi Nazionala, AVT, biktimak, EPPK, ETA, ETAko presoak, Etxera bidea gertu, hirugarren gradu, Joseba Azkarraga, manifestazioa, Yoyes
Datorren urtarrilaren 7an Sarek, ETAko presoen aldeko taldeak, “Etxera bidea gertu” lelopean egingo duen manifestazioaren inguruko gogoetak
Gaur egun Espainian ETAko 170 preso geratzen dira gutxi gorabehera (EPPKko 160, ATAko 5, Langraitz bideko 2 eta inolako lotura gabeko beste batzuk); Frantzian, berriz, 13 (EPPKko 12 eta ATAko 1). 2011n, ETAk bere amaiera onartu zuenean, ETAko 700 preso zeuden [AVT -Asociación de Víctimas del Terrorismo– eta Etxeraten datuak].

Justifikaziorik gabeko urruntze-politika amaituta, ETAko presoen inguruko eztabaida hirugarren gradura iristearen inguruan ardaztu da gaur egun. Gradu horrek, ohiko erregimenean, egunero kalera irteteko –gaua kartzelan igaroz– edo erdi-askatasuneko erregimen ezberdinetarako aukera ematen du.
Horretaz gain, ETAko presoen aldeko kolektiboek bi lege-erreforma eskatzen dituzte; bata Frantzian betetako espetxealdiaren atzeraeraginezko zenbaketari buruzkoa (ETAko 50 presori eragingo liekena) eta, bestea, zigorrak osorik betetzeko 7/2003 Legeari buruzkoa, askatasun-gabetzearen gehieneko muga efektiboa 40 urtera arte igo zuena. Hala ere, une honetan lehentasuna hirugarren graduak lortzean dute finkatuta.
2018-2021 aldian, Barne Ministerioak 28 hirugarren gradu aitortu zizkien ETAko presoei eta Eusko Jaurlaritzak 2022an, espetxeen eskumena gauzatzen hasi zenetik, 33 hirugarren gradu eman dizkio kolektibo horri
2018-2021 aldian, Barne Ministerioak 28 hirugarren gradu aitortu zizkien ETAko presoei. Era berean, Eusko Jaurlaritzak 2022an, espetxeen eskumena gauzatzen hasi zenetik, 33 hirugarren gradu eman dizkio kolektibo horri (14 irmoak, 6 judizialki baliogabetuak eta 13 errekurtso-ebazpenaren zain) [AVTren datuak].
Fiskaltzak inpugnatzen badu, hirugarren graduko sailkapena berrikuspen judizialera ezarrita dago, arrazoi humanitarioetan oinarritua izan (gaixotasun sendaezina), zein presoaren birgizarteratzeranzko bilakaera egokian oinarritua izan. Adierazitako datuek hirugarren graduko sailkapena ETAko preso kopuru aski handi batek lortu dutela erakusten dute, bai Ministerioaren esku zegoenean, bai Eusko Jaurlaritzaren esku dagoenetik. Batzuek espetxe-tratamendu hori lortu dute, beste batzuek, aldiz, ez. Hala ere, zalantzarik gabe, balorazio desberdinak daude Tratamendu-batzordeen artean, eta Auzitegi Nazionaleko fiskalen eta epaileen artean.
hirugarren graduko sailkapena ETAko preso kopuru aski handi batek lortu dute
Gogoratu behar dugu terrorismo delituetan, espetxe legeak (LOGPen 72. artikulua) hirugarren graduaz eta baldintzapeko askatasunaz gozatzeko, presoak helburu eta bitarteko terroristak alde batera utzi dituela argi eta garbi adierazteaz gain, agintariekin modu aktiboan lankidetzan jardutea eskatzen duela. Aipatutakoa, biolentziaren uztea eta delitu jardueren gaitzespena jasotzen duen berariazko adierazpen baten bitartez egiazta dezake, bere delituen biktimei barkamena eskatzearekin batera, bai eta txosten teknikoen bidez egiaztatuta presoa ez dagoela lotuta erakunde terroristarekin ez eta haren inguruko elkarte edo kolektibo ilegalen inguru eta jarduerekin, eta egiaztaturik agintariekiko lankidetza .
espetxe legeak hirugarren graduaz eta baldintzapeko askatasunaz gozatzeko, presoak helburu eta bitarteko terroristak alde batera utzi dituela argi eta garbi adierazteaz gain, agintariekin modu aktiboan lankidetzan jardutea eskatzen duela
Eztabaida honetan iruzur lotsagabez betetako jarrerak daudela esan genezake, azaleratu beharrekoak. Hamarkada luzez burdin eskuz eta kanporaketa bitartez ezker abertzaleak presoei gradu aurrerapenetarako betoa ezarri ondoren (espetxeratzeak beharrik gabe luzatuz), 2017an EPPK-k estrategia aldatu zuen, baina muga onartezin bat ezarriz.

Izan ere, Antton Lopez «Kubati» Sortuko presoen gaiko arduradun eta Yoyes hil zuenak, eta Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak honako hau adierazi zuten: «preso bakoitzak bere bidea egingo du bere egoeran aurrera egin eta hobetzeko, beti ere damurik edo-eta salaketarik ez dagoen bitartean».
preso bakoitzak bere bidea egingo du bere egoeran aurrera egin eta hobetzeko, beti ere damurik edo-eta salaketarik ez dagoen bitartean
Horregatik, gai hauetaz arduratzen diren ezker abertzaleko erakundeei orain ETAko preso guztiak “birgizarteratze errestauratiboa” onartzen ari direla entzutea, kontuan hartuta bozeramaileek publikoki inposatu dutela egindako bidegabekeriaren aitortza marra gorri gaindiezin bezela ETAko presoentzat eta Langraitz bideko preso disidenteak mespretxatu dituztela hori egiteagatik, kontraesanduna eta engainagarria da, gauza bat eta kontrakoa baieztatzen baitute. “Barkamen” edo “damu” hitzek, konnotazioei buruzko zalantzez haratago, ez egin izana nahi izatea esan nahi dute; egindakoaren bidegabekeria aitortzea esan nahi dute, eragindako kaltearen balorazio etikoa, alegia kaltea eragin izanaren aitorpen hutsetik askoz haratago doan zerbait. Eragindako kaltea bidegabea eta justifikaziorik gabea izan zela esateak bai izan dezake eragin sendagarria biktima zein gizarte osoarentzat.
bozeramaileek publikoki inposatu dutela egindako bidegabekeriaren aitortza marra gorri gaindiezin bezela ETAko presoentzat
ETAko hainbat presoren birgizarteratze prozesuei buruzko iruzur hau Sortuk kontakizun eta memoriaren inguruan duen funtsezko jarreraren logikan kokatzen da, hiru estrategiatan hedatuz:
- ETAko presoek eta haiei euskarri soziopolitikoa eman zieten eta ematen dietenek biolentziaren injustizia eta hamarkada luzeetan bultzatu zuten “bietan jarrai” estrategiaren okerra aitortuz edozein keinu publiko egin dezaten saihestea.
- «Kontakizun guztiak baliozkoak dira» delakoarekin laino etiko erlatibista bat zabaltzea, terrorismoaren deslegitimazioa dakarren zoru etiko demokratikoa neutralizatu nahian merkantzia matxuratu horren bidez.
- Eta, bitartean, bere kontakizun epiko-martirologikoa hainbat proiektu memorialistiko sektariorekin erreproduzitzea, espazio publikoa delitu oso larriengatik zigortutako presoen argazkiz eta horma-irudiz josiz, Euskal Herriko ehunka lekutan ikus dezakegun bezala.
aldi berean, ETAko preso guztiak eragindako bidegabekeria aitortuz birgizarteratze errestauratiboan pausoak ematen ari direla saldu nahi izatea, adimenaren aurkako iraina da, zintzotasun eskasa erakusten duena
ETAren eta ezker abertzalearen kontakizuna defendatzea jarrera politiko historikoa da, etikoki izugarria, oinarrizko askatasunek babestua hala ere. Baina, aldi berean, ETAko preso guztiak eragindako bidegabekeria aitortuz birgizarteratze errestauratiboan pausoak ematen ari direla saldu nahi izatea, adimenaren aurkako iraina da, zintzotasun eskasa erakusten duena. Batzuek bai (utz iezaiezue beren bide etikoa egiten eta adierazpen askatasuna eman), baina beste askok, Sorturi lotutako ezker abertzaleak barne, oraingoz, ez. Eta batzuk oraindik beren indarkeria justifikatzen duten kontakizunak zuzentzeko ez daudenez, baztertu dezatela gutxienez tranpa eta amarru biktimistaren erabilera.
Gogoan, por una memoria digna
Así las cosas, puede aportar cierta perspectiva recuperar una antigua carta del ya fallecido claretiano Josu M. Zabaleta. Esta persona recorrió muchas cárceles visitando a presos de ETA y fue un importante apoyo para el colectivo de la ‘vía Nanclares’, un camino pionero de reinserción social y de justicia restaurativa a favor de la convivencia, frente a tanto dolor injusto. La llamada ‘vía Nanclares’ es un ejemplo del que sería importante que aprendieran los presos ETA y quienes social y políticamente les apoyaron.
Sin embargo, esto es una simple anécdota, si continuamos con su lectura porque también cuestiona la política de dispersión: «Esa política no alcanzó sus objetivos puesto que ETA tomó la decisión de dejar la violencia 22 años después, sin que aquella defección se produjera salvo en algunos casos«, obviando el trato que dio ETA a quienes se reinsertaron o el denso trabajo que hizo la izquierda abertzale sobre quienes salían de la cárcel por esta vía.

3. Además, el colectivo Sare de apoyo a los presos oficialistas del EPPK, sigue manteniendo un enfoque sesgado, que junto a reivindicaciones parciales compartibles, ampara tratar a los




Todo lo susodicho lo reclamó la organización pacifista Gesto por la Paz desde 1994, que denunciaba el nulo efecto disuasivo que produjo tanto la dispersión como el continuo traslado de cárcel de los presos. Ambas medidas dificultaban enormemente las relaciones familiares y amistosas de las personas presas y, por ende, era un castigo para aquellas.
