Etiquetas
biktimak, bizikidetza, COVITE, egia eta justizia, Elkarbizi, espetxe-politika, ETA, etika publikoa, Fundación Fernando Buesa, Gogoan por una memoria digna, indarkeriaren deslegitimazio, omenaldi, presoen hurbilketa
Indarkeriaren inpaktu sozialari heltzeko gai zerrenda handi baten gainean lan egin behar da, indarkeriak ez baitzuen soilik mehatxuaren eta heriotzaren une zehatz hartan eragin. Indarkeriak eta haren ondorioek hainbat gauza suntsitu zituzten eta, horregatik, denbora asko beharko da terrorismoak hain sakon markatutako gizartea normalizatzeko.
Bizikidetzaren bidean onartezina da hainbat ekitaldi publiko, horma-irudi, pintada eta pankarten bidez presoak omentzea eta goraipatzea, uda honetan hainbat herritan ikusi den bezala.
Bakearen eta bizikidetzaren erronkak denbora, borondatea eta lan etiko handia eskatzen ditu gutxienez. Eta indarkeriaren nahitaezko deslegitimazio soziala bateraezina da hiltzea edo horretan laguntzea erabaki zuen norbaiten irudia eta ibilbidea omentzen edo goraipatzen duten adierazpen publikoekin.
Bizikidetzaren bidean onartezina da hainbat ekitaldi publiko, horma-irudi, pintada eta pankarten bidez presoak omentzea eta goraipatzea
Guztiz legitimoa da urruntzeko espetxe-politika kritikatzea eta edozein presoren hurbilketa aldarrikatzea. Baina oso desberdina da, gure herrietako martiriak balira bezala, biktimen eta gizartearen bizikidetzaren aurkako atentatu larriak egin zituztenak modu akritikoan tratatzea.
Gure ustez, gure bizikidetzaren indarra urte batzuk barru neurtuko da, baina badakigu gaur bertan ez dagoela gerorako uzteko zereginik. Biktimagileak aintzat hartzeak eta espazio publikoan egoteak agerian uzten du gure gizartearen zati batean gabezia handia dagoela, hau da, oraindik ez duela onartu indarkeriaren deslegitimazio soziala.
Baina oso desberdina da, gure herrietako martiriak balira bezala, biktimen eta gizartearen bizikidetzaren aurkako atentatu larriak egin zituztenak modu akritikoan tratatzea.
Esan dugun bezala, uda honetan hainbat herritan kale nagusiak presoen inguruko pankartekin bete dira eta, horrela, espazio itogarriak sortu dira gizartearen gehiengoarentzat eta, are gehiago, biktimentzat.
Zentzu horretan, komeni da ez gutxiestea oraindik ere omenaldi horiek egoteak oroimen eta etika publikoan duen ondorio suntsitzailea. Zeren eta, halakoak normalizatuz gero, hurrengo belaunaldiei mezu okerra bidal baikeniezaieke; izan ere, ekintza horien bidez, zalantzan jartzen ez den indarkerian parte hartzeagatik goraipatzen den jende eskuzabalaren irudia helarazten zaigu, haatik indarkeria batez ere trauma bat denean.
halakoak normalizatuz gero, hurrengo belaunaldiei mezu okerra bidal baikeniezaieke; izan ere, ekintza horien bidez, zalantzan jartzen ez den indarkerian parte hartzeagatik goraipatzen den jende eskuzabalaren irudia helarazten zaigu, haatik indarkeria batez ere trauma bat denean
Atentatuen erlatibizazioari edo nostalgia kriminalari atea irekitzea bide txarra da bizikidetza indartzeko; izan ere, armak lurperatu ondoren, gauzarik premiazkoenetako bat gizartearen zati handi batean indarkeriaren inguruan eraikitako epika deuseztatzea da.
Zalantzarik gabe, auzi hau ez da bide penaletik konpontzen, ez da hori bere eremua. Aitzitik, hausnarketarako eta indarkeriari zilegitasuna kentzeko espazioak behar dira. Horrelako ekitaldiak antolatzen jarraitzen dutenei eta ETAren tren berean joan direnei dagokie zeregin hori. Massimo Carlotto Lotta Continuako kidearen hItzetan esanda, «krimenarekin harreman erromantiko-errebeldea izan zuten » haiei.
Benetako bizikidetza eraikitzen da biktimagileak heroitzat hartzen ez diren agertoki batean oinarrituta. Gaur egun herri askotako espazio publikoan oraindik ere desoreka handia dago erasotzaileen (biktimagileen) eta biktimen presentziaren artean, eta horrek espazio komunen eta publikoen erabilerari buruzko hausnarketa merezi du (frontoiak, kale nagusiak, etab.).
Gaur egun herri askotako espazio publikoan oraindik ere desoreka handia dago erasotzaileen (biktimagileen) eta biktimen presentziaren artean
Bakeak bakearen aldeko jarrerak eskatzen ditu, eta jarrera horiek etengabeak eta iraunkorrak izan behar dute. Ezin da bizikidetza indartu krimenen zigorgabetasun faltsuaren aldeko apustua egiten den bitartean, «Denok etxera», «Presoak kalera», «Free them all» edo «maite zaituztegu» bezalako mezu engainagarriak erabiltzen baitira.
Bizikidetza eta indarkeriaren deslegitimazioa indartuko dituzten balio adiskidetzaileak proiektatzea bateraezina da laudoriozko ekintza horiekin, non berriz ere mespretxatzen den omentzen direnek biktimei eragindako mina, ekintza horiek gure gizartearen oinarri etikoak ere zalantzan jartzen baitituzte.
Armen isiltasunak soinu-efektu nabarmena du; bertan garbiago entzuten da biktimak batzuetan jasan izan duten mespretxua. Gaur egun, ordea, gauzak beste era batera egiteko betebehar historiko eta etikoa dugu. ETAren ondoko gizarte berrian ez dago biktimenganako umiliazio gehiagorako lekurik. Horretan ezin dugu iraganaren preso izaten jarraitu, gizarte gisa aurrera egiteko espazio guztietan zabaldu behar dugulako indarkeriaren deslegitimazioaren kultura.
Armen isiltasunak soinu-efektu nabarmena du; bertan garbiago entzuten da biktimak batzuetan jasan izan duten mespretxua
Bizikidetza osasuntsua elementu askoren inbrikazioaren gainean eraikitzen da eta, zalantzarik gabe, funtsezkoa da kontuan hartzea sortutako biktimek, jasandako indarkeriaren jatorria edozein izanda ere, egia eta justizia izateko eskubidea dutela. Horrez gain, kontuan izan behar da bizikidetza espazio komunean eraikitzen dela, eguneroko bizitzan, hiri-paisaian, indarkeria jasan zutenekiko errespetutik abiatuta eta inolako ñabardurark gabe, ez bada xede batean ikusi zirenen minarekiko hurbiltasuna. Horregatik, presoei egiten zaizkien omenaldiek, hain zuzen ere ETAkide izateagatik egindakoek, gure bizikidetzaren kalitatea hondatzen dute, eguneroko enpatia eta afektu ariketa batean oinarritu behar delako bizikidetza hori.
Oroimenerako betebeharrak etika eta biktimak gure jardunaren erdigunean jartzea eskatzen du. Horrela bakarrik lortuko dugu gizarte kohesionatuagoa, indarkeriaren drama gainditzeko gai dena. Gaur egun badakigu horrelako kontuak baztertzea beti izaten dela ahanzturaren atarikoa. Horregatik planteatzen dugu:
- Presoei egindako omenaldi publikoak amaitzea.
- Udalek bermatzea beren udalerrietako espazio publikoak bizikidetza-eremu izango direla, ETAkideak idealizatzen dituzten mezurik gabeak eta ez daudela ETAko presoen ikonografiak beteta.
- Memoria demokratikoaren, bizikidetzaren eta indarkeriaren deslegitimazioaren balioak indartzeko tokiko guneak eta horma-irudiak bultzatzeko udal-foroak eratzea.
Fundación Fernando Buesa – Gogoan por una memoria digna – Elkarbizi
- Fundación Fernando Buesa
- Gogoan, por una memoria digna
- Elkarbizi