• Hitzaldiak – Charlas
  • Memoria
  • Quiénes somos…

Gogoan-por una memoria digna

~ Por una memoria digna como derecho de las víctimas y de la sociedad vasca en general. Una memoria que deslegitime la violencia y que sea pedagógica para prevenir situaciones como las vividas en Euskal Herria los últimos 50 años.

Gogoan-por una memoria digna

Archivos de etiqueta: biktimak

ETAko preso batzuen hirugarren graduari buruzko iruzurra

30 viernes Dic 2022

Posted by gogoanmemoria in presos

≈ Deja un comentario

Etiquetas

7/2003 Legea, Antton Lopez Kubati, Auzitegi Nazionala, AVT, biktimak, EPPK, ETA, ETAko presoak, Etxera bidea gertu, hirugarren gradu, Joseba Azkarraga, manifestazioa, Yoyes

Datorren urtarrilaren 7an Sarek, ETAko presoen aldeko taldeak, “Etxera bidea gertu” lelopean egingo duen manifestazioaren inguruko gogoetak

Gaur egun Espainian ETAko 170 preso geratzen dira gutxi gorabehera (EPPKko 160, ATAko 5, Langraitz bideko 2 eta inolako lotura gabeko beste batzuk); Frantzian, berriz, 13 (EPPKko 12 eta ATAko 1). 2011n, ETAk bere amaiera onartu zuenean, ETAko 700 preso zeuden [AVT -Asociación de Víctimas del Terrorismo– eta Etxeraten datuak].

Justifikaziorik gabeko urruntze-politika amaituta, ETAko presoen inguruko eztabaida hirugarren gradura iristearen inguruan ardaztu da gaur egun. Gradu horrek, ohiko erregimenean, egunero kalera irteteko –gaua kartzelan igaroz– edo erdi-askatasuneko erregimen ezberdinetarako aukera ematen du.

Horretaz gain, ETAko presoen aldeko kolektiboek bi lege-erreforma eskatzen dituzte; bata Frantzian betetako espetxealdiaren atzeraeraginezko zenbaketari buruzkoa (ETAko 50 presori eragingo liekena) eta, bestea, zigorrak osorik betetzeko 7/2003 Legeari buruzkoa, askatasun-gabetzearen gehieneko muga efektiboa 40 urtera arte igo zuena. Hala ere, une honetan lehentasuna hirugarren graduak lortzean dute finkatuta.

2018-2021 aldian, Barne Ministerioak 28 hirugarren gradu aitortu zizkien ETAko presoei eta Eusko Jaurlaritzak 2022an, espetxeen eskumena gauzatzen hasi zenetik, 33 hirugarren gradu eman dizkio kolektibo horri

2018-2021 aldian, Barne Ministerioak 28 hirugarren gradu aitortu zizkien ETAko presoei. Era berean, Eusko Jaurlaritzak 2022an, espetxeen eskumena gauzatzen hasi zenetik, 33 hirugarren gradu eman dizkio kolektibo horri (14 irmoak, 6 judizialki baliogabetuak eta 13 errekurtso-ebazpenaren zain) [AVTren datuak].

Fiskaltzak inpugnatzen badu, hirugarren graduko sailkapena berrikuspen judizialera ezarrita dago, arrazoi humanitarioetan oinarritua izan (gaixotasun sendaezina), zein presoaren birgizarteratzeranzko bilakaera egokian oinarritua izan. Adierazitako datuek hirugarren graduko sailkapena ETAko preso kopuru aski handi batek lortu dutela erakusten dute, bai Ministerioaren esku zegoenean, bai Eusko Jaurlaritzaren esku dagoenetik. Batzuek espetxe-tratamendu hori lortu dute, beste batzuek, aldiz, ez. Hala ere, zalantzarik gabe, balorazio desberdinak daude Tratamendu-batzordeen artean, eta Auzitegi Nazionaleko fiskalen eta epaileen artean.

hirugarren graduko sailkapena ETAko preso kopuru aski handi batek lortu dute

Gogoratu behar dugu terrorismo delituetan, espetxe legeak (LOGPen 72. artikulua) hirugarren graduaz eta baldintzapeko askatasunaz gozatzeko, presoak helburu eta bitarteko terroristak alde batera utzi dituela argi eta garbi adierazteaz gain, agintariekin modu aktiboan lankidetzan jardutea eskatzen duela. Aipatutakoa, biolentziaren uztea eta delitu jardueren gaitzespena jasotzen duen berariazko adierazpen baten bitartez egiazta dezake, bere delituen biktimei barkamena eskatzearekin batera, bai eta txosten teknikoen bidez egiaztatuta presoa ez dagoela lotuta erakunde terroristarekin ez eta haren inguruko elkarte edo kolektibo ilegalen inguru eta jarduerekin, eta egiaztaturik agintariekiko lankidetza .

espetxe legeak hirugarren graduaz eta baldintzapeko askatasunaz gozatzeko, presoak helburu eta bitarteko terroristak alde batera utzi dituela argi eta garbi adierazteaz gain, agintariekin modu aktiboan lankidetzan jardutea eskatzen duela

Eztabaida honetan iruzur lotsagabez betetako jarrerak daudela esan genezake, azaleratu beharrekoak. Hamarkada luzez burdin eskuz eta kanporaketa bitartez ezker abertzaleak presoei gradu aurrerapenetarako betoa ezarri ondoren (espetxeratzeak beharrik gabe luzatuz), 2017an EPPK-k estrategia aldatu zuen, baina muga onartezin bat ezarriz.

 

Izan ere, Antton Lopez «Kubati» Sortuko presoen gaiko arduradun eta Yoyes hil zuenak, eta Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak honako hau adierazi zuten: «preso bakoitzak bere bidea egingo du bere egoeran aurrera egin eta hobetzeko, beti ere damurik edo-eta salaketarik ez dagoen bitartean».

preso bakoitzak bere bidea egingo du bere egoeran aurrera egin eta hobetzeko, beti ere damurik edo-eta salaketarik ez dagoen bitartean

Horregatik, gai hauetaz arduratzen diren ezker abertzaleko erakundeei orain ETAko preso guztiak “birgizarteratze errestauratiboa” onartzen ari direla entzutea, kontuan hartuta bozeramaileek publikoki inposatu dutela egindako bidegabekeriaren aitortza marra gorri gaindiezin bezela ETAko presoentzat eta Langraitz bideko preso disidenteak mespretxatu dituztela hori egiteagatik, kontraesanduna eta engainagarria da, gauza bat eta kontrakoa baieztatzen baitute. “Barkamen” edo “damu” hitzek, konnotazioei buruzko zalantzez haratago, ez egin izana nahi izatea esan nahi dute; egindakoaren bidegabekeria aitortzea esan nahi dute, eragindako kaltearen balorazio etikoa, alegia kaltea eragin izanaren aitorpen hutsetik askoz haratago doan zerbait. Eragindako kaltea bidegabea eta justifikaziorik gabea izan zela esateak bai izan dezake eragin sendagarria biktima zein gizarte osoarentzat.

bozeramaileek publikoki inposatu dutela egindako bidegabekeriaren aitortza marra gorri gaindiezin bezela ETAko presoentzat

ETAko hainbat presoren birgizarteratze prozesuei buruzko iruzur hau Sortuk kontakizun eta memoriaren inguruan duen funtsezko jarreraren logikan kokatzen da, hiru estrategiatan hedatuz:

  1. ETAko presoek eta haiei euskarri soziopolitikoa eman zieten eta ematen dietenek biolentziaren injustizia eta hamarkada luzeetan bultzatu zuten “bietan jarrai” estrategiaren okerra aitortuz edozein keinu publiko egin dezaten saihestea.
  2. «Kontakizun guztiak baliozkoak dira» delakoarekin laino etiko erlatibista bat zabaltzea, terrorismoaren deslegitimazioa dakarren zoru etiko demokratikoa neutralizatu nahian merkantzia matxuratu horren bidez.
  3. Eta, bitartean, bere kontakizun epiko-martirologikoa hainbat proiektu memorialistiko sektariorekin erreproduzitzea, espazio publikoa delitu oso larriengatik zigortutako presoen argazkiz eta horma-irudiz josiz, Euskal Herriko ehunka lekutan ikus dezakegun bezala.

aldi berean, ETAko preso guztiak eragindako bidegabekeria aitortuz birgizarteratze errestauratiboan pausoak ematen ari direla saldu nahi izatea, adimenaren aurkako iraina da, zintzotasun eskasa erakusten duena

ETAren eta ezker abertzalearen kontakizuna defendatzea jarrera politiko historikoa da, etikoki izugarria, oinarrizko askatasunek babestua hala ere. Baina, aldi berean, ETAko preso guztiak eragindako bidegabekeria aitortuz birgizarteratze errestauratiboan pausoak ematen ari direla saldu nahi izatea, adimenaren aurkako iraina da, zintzotasun eskasa erakusten duena. Batzuek bai (utz iezaiezue beren bide etikoa egiten eta adierazpen askatasuna eman), baina beste askok, Sorturi lotutako ezker abertzaleak barne, oraingoz, ez. Eta batzuk oraindik beren indarkeria justifikatzen duten kontakizunak zuzentzeko ez daudenez, baztertu dezatela gutxienez tranpa eta amarru biktimistaren erabilera.

Gogoan, por una memoria digna

“GESTO” Gasteizen

27 jueves Oct 2022

Posted by gogoanmemoria in Memoria

≈ Deja un comentario

Etiquetas

'GESTO' dokumentala, bahiketa, Bakearen Aldeko Koordinakundea, Berria egunkaria, biktimak, Biritxinaga, Euskal Zinema Dokumentalaren Astean, eusko bakezakeak, Fernado Buesa, gazteak, Gesto por la Paz, heriotza, indarkeria, José Manuel Piñuel, José Mari Korta, Maite Leanizbarrutia, salaketa, Vital Fundazioa

(abajo versión en castellano)

Testu hau idazterakoan iraganera begiratzen dudan arren etorkizuna dut buruan, batez ere gazteak. Guk bizi izandako iragan hurbila aztertzen ez badugu eta etorkizun ezberdin bat diseinatzeko ahalegina egin ezik, gureak egin du. Gaixotasun batzuekin gertatzen den bezala tumorea erauzten denean eta okerrena gaindituta, ezin gara ezer gertatu ez balitz bezala bizi; ohitura txarrak albo batera utzi beharko ditugu eta agian gaixorik geundenean erabili genituen terapia batzuk lagungarri izan daitezke berriz ez gaixotzeko. Eta gazteek ez dute merezi 60 urtez indarkeriaz jota egon den gizarte bat herentzian hartzea, zer gertatu zen jakin gabe, gertatutakoaren diagnostikorik gabe, erantzukizunak argitu barik eta sufritu genuena gainditzeko bitartekorik jaso gabe.

Eta gazteek ez dute merezi 60 urtez indarkeriaz jota egon den gizarte bat herentzian hartzea, zer gertatu zen jakin gabe, gertatutakoaren diagnostikorik gabe, erantzukizunak argitu barik eta sufritu genuena gainditzeko bitartekorik jaso gabe.

Gesto-Bakearen Aldeko Koordinakundea Euskal Herrian oinarri politikoa izan zuen indarkeriari aurre egiteko eragile garrantzitsua izan zen, eta Gasteizen oso errotuta egon zen arren, gazte askok hau ez dakite. Bere oinordekotza erreferente etiko bikaina dela deritzot eta edozein motatako asmoak eta egitasmoak burutzeko tresna egokiak eskaintzen dituela uste dudanez, berari buruzko zertzelada batzuk emango ditut.

Duela 35 urte Bakearen Aldeko Koordinakundearekin bat egin genuen asko gazteak ginen, hala ere adin guztietako jendea bildu ginen bertan; indarkeria eta terrorismoaren arazoaz jabetu eta gauzak aldatzeko ekimena hartu genuen. Indarkeriazko heriotza bat gertatzen zen bakoitzean 15 minutuko isiluneak egiteko konpromisoa hartu genuen eta Gasteizko bilkurak Zaramagan, Pilarren, Lakuan, Europa Jauregian, Justizia Jauregiaren inguruan, Unibertsitateetan, San Kristobalen eta Posta kalean antolatu ziren.

Bakearen Aldeko Koordinakundearen sorreran heriotza guztien aurkako ideia zegoela eta ondorioz terroristak eurak euren indarkeriagatik hiltzen zirenean ere kalera ateratzen ginela

90 hamarkadan eta ETAK egindako bahiketei erantzuteko Gestok salaketa eta sentsibilizazio kanpaina batzuk jarri zituen martxan, bahiketek iraun zuten bitartean burutu zirenak. Beste ekimen batzuen artean astero-astero isiluneak egiten genituen lekuetan bilkurak egitea erabaki zen. Astean behin kalera ateratzearen zama bahituek eta senitartekoek zeukaten sufrimenduarekin alderatuta huskeria zen arren, konpromiso hau oso zorrotza egin zitzaigun eta guzti honi ezker abertzaletik bultzatutako kontra-konzentrazioen kanpaina gehitu zitzaionez, irainak, mehatxuak eta presio handia jasatea egokitu zitzaigun.

Azpimarratuko nuke baita ere Bakearen Aldeko Koordinakundearen sorreran heriotza guztien aurkako ideia zegoela eta ondorioz terroristak eurak euren indarkeriagatik hiltzen zirenean ere kalera ateratzen ginela; heriotza horiek ere galarazi egin behar zirela uste genuelako, indarkeriaren zurrunbiloa gelditu beharra zegoelako eta gure aburuz gizaki bakar baten bizitza sakrifikatzea merezi zuen gatazkarik ez zegoelako, beste gizaki bati bizitza kendu nahi zionarena ere ez. Gure mezua ulertu eta onartu ez zutenak ez ziren gutxi izan, baina guk ideia hau hasieratik geureganatu genuen. Hala ere biktima eta beste hildako batzuen arteko ezberdintasuna ere beti izan genuen argi, asmoak eta erantzukizunak ezin zirelako berdindu. Paradoxikoki horrelakoetan manifestatzen ginenean ezker abertzalearen erreakzioa gogorragoa eta intoleranteagoa zen gurekiko.

Gazteei esango nieke Gesto pentsaera ezberdineko kideek osatu genuela eta elkar errespetatzen ikasi genuela aniztasuna balioetsiz; gatazka gizakiarentzat berezkoa dela eta indarkeria dela saihestu beharrekoa, eta gizaki guztien giza eskubideen aldeko hausnarketan sakondu genuela, tortura bezalako jarduerak salatuz

Gazteei esango nieke Gesto pentsaera ezberdineko kideek osatu genuela eta elkar errespetatzen ikasi genuela aniztasuna balioetsiz; gatazka gizakiarentzat berezkoa dela eta indarkeria dela saihestu beharrekoa, eta gizaki guztien giza eskubideen aldeko hausnarketan sakondu genuela, tortura bezalako jarduerak salatuz. Urte hauetan bizi izandako sentsazio eta bizipenak azalduko nizkieke, adibidez, Gestok Gasteizen antolatutako manifestazio baten Fernando Buesarengadik hurbil ibili nintzela eta urteetara bere hilketa gaitzesteko kalera atera behar izan nuela; Gasteizko jai batzuetan alde zaharreko tabernak itxi zituztela euren lehergailuak eztanda egin ondoren bizitza galdu zuten ETAkideekin elkartasuna adierazteko eta biharamunean ez zuela inork itxi ETAk akabatu zuen Joxe Mari Kortaren hilketa salatzeko; Legution ETAk eraildako José Manuel Piñuel guardia zibilaren hil-kaperara joatera ausartu nintzela eta bihotza ukitu zidala familiako emakume batzuek erakutsi zidaten esker onak; eta hunkitu egin nintzela ETAk armak utzi ondoren askatasuna berreskuratu eta gero Alderdi Popularreko kargua izandako gizon batek eta bere seme txikiak TUVISAren autobusa hartu zutenean. Guzti hau Gestori esker antzeman eta sentitu nuen, Gestotik gizartearen mentalitatea aldatzen lagundu genuelako, hiritarrak indarkeriari zilegitasuna kentzeko itzulerarik gabeko bidea hartzera bultzatuz.

Gure izaeraren muina ziren gesto edo bilkuretan isilik egoten ginen, baina hala ere ez ginen isildu; gure inguru hurbilenean nabarmendu ginen eta hau ez zen erraza izan. Isiltasunak guztiok partekatu beharko genukeen errespetu eta bizikidetzazko gune zabal hartan batu gintuen, eta gu isildu eta kaletik bota nahi gintuztenak ere inguruan izan genituen. Gaur ere ez dira falta gure ahotsa isiltzea nahiko luketenak.

Gure izaeraren muina ziren gesto edo bilkuretan isilik egoten ginen, baina hala ere ez ginen isildu; gure inguru hurbilenean nabarmendu ginen eta hau ez zen erraza izan

Gai guzti hauek eta gehiago jorratzen ditu era ikusgarrian Gesto dokumentalak. Dendaraban botako dute Euskal Zinema Dokumentalaren Astean Vital Fundazioaren eskutik. Ostegun honetan izango da, hilak 27, arratsaldeko 7:30etan.

Hitz egiteko garaia da, gure oinordekotza transmititzeko garaia eta indarkeria deslegitimatzen jarraitu beharra dago. Ez zaitezte isildu inoiz gehiago.

Eta ez dut idatzi hau bukatu nahi Gasteizen Gesto-Bakearen Aldeko Koordinakundea bultzatu eta isiluneetan parte hartu zuten gasteiztar guztietaz gomutatu gabe. Hitz egiteko garaia da, gure oinordekotza transmititzeko garaia eta indarkeria deslegitimatzen jarraitu beharra dago. Ez zaitezte isildu inoiz gehiago. Eskerrik asko!

 

Maite Leanizbarrutia Biritxinaga

Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeko kide ohia eta Gogoan-Por una memoria dignako kidea

Artikulu hau BERRIAn argitaratu zen urriaren 27an

 


(versión en castellano)

Redacto este escrito mirando al pasado y pensando en el futuro, pensando principalmente en la gente joven. Considero que si no analizamos el pasado que nos ha tocado vivir y no diseñamos un futuro diferente, estamos perdidos. Porque tal y como pasa con algunas dolencias, cuando se extirpa lo malo y se supera lo peor no podemos actuar como si tuviéramos un cuerpo sano, hay que dejar de lado los malos hábitos y quizás haya terapias que aplicamos cuando estábamos enfermos que nos puedan ayudar a no recaer. Y los jóvenes no se merecen recibir en herencia una sociedad afectada por 60 años de violencia, sin saber lo que pasó, sin un diagnóstico, sin depurar responsabilidades y sin medios para superar todo lo que sufrimos.

Considero que la Coordinadora Gesto por la Paz fue un agente muy importante en la lucha contra la violencia de origen político que sufrimos en Euskal Herria, y estuvo firmemente implantada en Vitoria-Gasteiz, cosa que desconocen muchos jóvenes. Convencida de que su legado es un referente ético y que ofrece unas buenas herramientas para luchar por las causas, voy a dar unas pinceladas de lo que fue Gesto.

Hace 35 años muchos de los que nos unimos a Gesto por la Paz éramos jóvenes o adolescentes, aunque había gente de todas las edades; tomamos conciencia del problema de la violencia y el terrorismo y decidimos actuar. Comenzamos a concentrarnos al día siguiente de que se produjera una muerte violenta, y en Vitoria por ejemplo las concentraciones se hacían en Zaramaga, El Pilar, Lakua, el Palacio Europa, en la zona del Palacio de Justicia, en las Universidades, en San Cristóbal y en la calle Postas.

En la década de los 90, como respuesta a los secuestros perpetrados por ETA, Gesto organizó unas campañas de denuncia y sensibilización que duraron lo mismo que dichos secuestros. Entre otras acciones, decidimos concentrarnos semanalmente en los lugares habituales donde realizábamos los “gestos” y aunque la carga de salir a la calle todas las semanas no era para nada comparable al sufrimiento de los secuestrados y sus familias, esa decisión supuso un compromiso muy exigente, y a ello se le unió la campaña de contra-concentraciones que impulsó la izquierda abertzale, con la que sufrimos insultos, amenazas y mucha presión.

Los jóvenes deberían saber que en la génesis de Gesto por la Paz se encontraba la idea de “contra todas las muertes”, lo que suponía que salíamos a la calle incluso cuando los terroristas morían como consecuencia de su propia violencia, porque estábamos convencidos de que esas muertes también había que evitarlas, porque creíamos que había que parar la espiral de violencia y considerábamos que no había conflicto que mereciera sacrificar una sola vida, aunque fuera la de aquel que pretendía atentar contra un semejante. Hubo gente que no llegó a comprenderlo, pero fue algo que nosotros asumimos desde el principio, aunque siempre distinguimos entre las víctimas y las personas fallecidas como consecuencia de su propia violencia, porque las intenciones y las responsabilidades no se pueden igualar. Paradójicamente era en estas ocasiones cuando la reacción de la izquierda abertzale hacia nosotros era más dura e intolerante.

También les contaría que participamos en Gesto personas con muy diferentes maneras de pensar que aprendimos a respetarnos y a valorar nuestra pluralidad. Que descubrimos que el conflicto es consustancial al ser humano y que la violencia es una opción que hay que evitar. Profundizamos en la defensa de todos los derechos humanos y denunciamos prácticas como la tortura. Les contaría mil sensaciones y vivencias, como por ejemplo que en una manifestación que organizó Gesto en Vitoria caminé cerca de Fernando Buesa y al de unos años tuve que salir a la calle para denunciar su asesinato; que en unas fiestas de la Blanca muchos bares del Casco Histórico cerraron en solidaridad con los miembros de ETA que fallecieron al reventar el explosivo que transportaban y que al día siguiente nadie cerró para condenar el asesinato de Joxe Mari Korta a manos de ETA; que me atreví a ir a la capilla ardiente de José Manuel Piñuel, guardia civil asesinado en Legutio, y que me llegó al alma el agradecimiento que me transmitieron unas mujeres de su familia; que me emocioné cuando un hombre que fue cargo del Partido Popular subió a un autobús de TUVISA acompañado de su hijo pequeño cuando ETA dejó las armas y recuperaron su libertad… Todo esto lo percibí y lo viví gracias a que estuve en Gesto por la Paz, ya que desde Gesto contribuimos a cambiar la mentalidad de la sociedad y a que esta iniciara un camino sin retorno hacia la deslegitimación de la violencia.

Los “gestos” que definieron nuestra identidad eran silenciosos, pero nosotros no nos callamos; dimos la cara en nuestro entorno más cercano y no fue fácil. El silencio nos unió en ese amplio espacio común de respeto y convivencia que todos y todas deberíamos compartir. Y siempre hubo quien quiso silenciarnos y sacarnos de la calle, de la misma manera que hoy muchas personas no quieren que se escuche nuestra voz.

Todas estas cuestiones se abordan de una manera espectacular en el documental “Gesto”, que se proyectará en la Sala Dendaraba de la mano de la Fundación Vital, dentro de la Semana del Cine-Documental Vasco. Será el próximo jueves día 27, a las 19:30 horas.

No quiero acabar sin recordar a todos los gasteiztarras que impulsaron Gesto por la Paz y que participaron en sus concentraciones: a los que conocí y a los que no llegué a conocer. Es tiempo de hablar, de transmitir nuestro legado y de seguir deslegitimando la violencia. No os calléis nunca más. Eskerrik asko!

 

Maite Leanizbarrutia Biritxinaga

Antigua miembro de Gesto por la Paz y miembro de Gogoan-Por una memoria digna

Pankartak (prentsa-oharra)

22 jueves Jul 2021

Posted by gogoanmemoria in convivencia

≈ Deja un comentario

Etiquetas

biktimak, biktimen memoria, bizikidetza, eremu publikoa, espetxe-politika, ETA, Fundación Fernando Buesa, Gogoan por una memoria digna, indarkeriaren deslegitimazio, presoak etxera, presoen eskubideak

Fernando Buesa Fundazioa eta Gogoan por una memoria digna-k udalei eskatzen diete bizikidetzarako, indarkeriaren deslegitimazio sozialerako eta biktimen memoriarako espazioak sor ditzatela.

 

Prentsa-oharra (2021ko uztailaren 21ean)

Fernando Buesa Fundazioa eta Gogoan por una memoria digna-k gaur eskatu diegu udalei eremu publikoak bizikidetza, indarkeriaren deslegitimazioa eta biktimen memoria sustatzen dituzten tokiak izan daitezela.

Azpimarratu dugu eremu publikoa ondasun komuna dela, eta horregatik adiskidetzea bultzatzen duen balioak sustatu behar direla lekuotan. Gure herrietako kaleak “presoak etxera” eskatzen duten pankartez betetzea oso krimen larrien aurrean zigorgabetasuna eskatzea da ezinbestean, eta horrek bakeari eta oroimenari ez die ezertan laguntzen.

zalantzarik gabe, biktimen oroimenarekiko errespetua eskubide horien artean dago

Nabarmendu nahi dugu eremu publikoak ez duela zertan neutrala izan, baina errespetatu egin behar duela indarkeriak eta horren gorrotoak kaltetutako ehunka lagunen memoria.

Ildo honi jarraiki, guk nabarmendu dugu ETAren ondorengo denboran eraiki behar den hiri-paisaia, erasotua gogoraraziko duena, indarkeria deslegitimatzen lagunduko duena eta biktimari -eta ez biktimagileari- plaza eta eszena publikoa emango diona izan behar dela.

Gogoan por una memoria digna eta Fernando Buesa Fundazioaren arabera, guztiz zilegia da presoak urruntzeko espetxe-politika kritikatzea baina biktimen eta gure gizarteko bizikidetzaren aurkako atentatu larriak egin zituztenak martiritzat hartzea eta inolako kritikarik ez egitea, hori oso bestelakoa da, eta elkarte honen iritzitik guztiz urrun dago.

guztiz zilegia da presoak urruntzeko espetxe-politika kritikatzea baina biktimen eta gure gizarteko bizikidetzaren aurkako atentatu larriak egin zituztenak martiritzat hartzea eta inolako kritikarik ez egitea, hori oso bestelakoa da,

Hori dela eta, salatzen dugu bidezkoa den aldarrikapenaren erabilera, hau da, urruntzea amaitzea, presoen inguruko epika bat eraikitzeko asmoz, ETAkide izan diren presook biktimengan, haien ingurune familiar, sozial eta politikoan eta gizarte osoan izugarrizko kaltea eragin ez balute bezala. Ezbairik gabe, haien krimenek higuintzen gaituzten arren, eskubideak dituzte, baina deigarria da udalerri jakin batzuetako eremu publikoetan biktima-eragileen egotea etengabe, nabarmen eta, batzuetan, itogarri izatea, eta biktimek, aldiz, inolako presentziarik ez izatea. Desoreka handi horrek hausnarketa sakona eragin beharko luke gure oroimena eraikiko badugu.

Biktimagileenganako begiruneak eta erakunde publikoen beraienganako duten elkar hartze horrek agerian uzten dute gabezia handia dagoela gure gizarteko sektore batean, oraindik ez baitu onartu indarkeriaren beharrezko deslegitimazio soziala.

agerian uzten dute gabezia handia dagoela gure gizarteko sektore batean, oraindik ez baitu onartu indarkeriaren beharrezko deslegitimazio soziala

Bizikidetzaren aldeko apustu koherente batek erasandako pertsonen eskubideen erabateko defentsa eskatzen du, eta, zalantzarik gabe, biktimen oroimenarekiko errespetua eskubide horien artean dago.

 

 

 

 

 

ETAko presoen aldeko pankartak, aipamenak edo horma-irudiak eraikin publikoetatik kentzeari buruz

27 miércoles Ene 2021

Posted by gogoanmemoria in convivencia

≈ 1 comentario

Etiquetas

Alberto Muñagorri, biktimak, bizikidetza, eraiki publikoak, Errenteriako Udala, ETA, Hernaniko Udala, Inaxio Uria, Oiartzungo Udala, pintadak, presoak, presoen hurbilketa

GOGOAN, por una memoria digna ELKARTEAK, atsekabez adierazi du Hernani, Oiartzun eta Errenteriako alkateek ez dituztela ETAko presoen aldeko pankartak, aipamenak edo horma-irudiak kendu eraikin publikoetatik, elkarte honek eskatutakoari bizkar emanez


 

‘Gogoan, por una memoria digna’ elkarteak deitoratu egiten du, udalarenak diren espazio publikoetan egonda, Hernaniko, Oiartzungo eta Errenteriako alkateek ETAko presoei omenaldia egiten dieten horma-irudiak, argazkiak, pintadak eta aipamenak ez kentzea, elkarte honek, duela hilabete batzuk, eskatu zien moduan.

Errenteria

‘Gogoan, por una memoria digna’-ren iritziz, horrelako pintada eta aipamenak iraina dira ETAren terrorismoaren biktimentzat, baita gizarte osoarentzat ere, eta tamalgarria da Euskal Herriko eta Nafarroako beste herri askotan horrelakoak erruz egotea.

Hiru udalerri horietan, harrigarria da, batez ere, udal espazioen erabilera, hiltzaileen edo horretan lagundu zutenen irudia goresteko asmoz, eta ez ETAk herri horietan eragin zituen biktimak ikusarazteko asmoz.

Elkarteak nabarmendu duenez, oraingo garaiotan, hiri paisaia berri bat eraiki beharra dago erasoa jaso zuen pertsona gogorarazteko, indarkeriari zilegitasuna
kentzen laguntzeko eta biktimari plaza eta eszena publikoa emateko, ez biktimagileari. Hori dela eta, harrigarria da hiru udalerri horietan, batez ere, udal espazioen erabilera, hiltzaileen edo horretan lagundu zutenen irudia goresteko asmoz, eta ez ETAk herri horietan eragin zituen biktimak ikusarazteko.

‘Gogoan, por una memoria digna’-ren ustez, guztiz zilegia da presoak urruntzeko espetxe-politika kritikatzea. Demanda horrekin bat gatoz, baina oso desberdina da, gure herrietako martiriak balira bezala, biktimen eta gure gizarteko bizikidetzaren aurkako eraso larriak egin zituztenak akritikoki tratatzea.

Hernani

Hernaniren kasuan, elkarte honen kexa herriko frontoian dauden ETAko presoen argazkietan oinarritzen da, horretaz gain eta masta bat dago udaletxeko plazan, “Euskal Presoak Etxera” banderarekin. Gutunak elkarri bidali ondoren, azkenean alkateak elkarteari jakinarazi zion erantzuna ezezkoa zela eta, beraz, ez zituela argazkiak kenduko.

Hernani

Bestalde, Oiartzunen, horma-irudi bat dago udal-kiroldegian, eta Joanes Larretxea aipatzen da, Inaxio Uria erail zuen ETAko kidea.

 

Oiartzun

Errenterian, “Gogoan, por una memoria digna” elkarteak egindako erretiratze-eskaera Ikastolaren ondoko ataripeetan dagoen horma-irudi erraldoiari dagokio. Azken kasu horretan, elkarteak bilera egin zuen alkatearekin, eta bilerara Alberto Muñagorri ere joan zen, ETAk jarritako bonba batek eragindako leherketa baten biktima, herrikoa bertokoa izanik.

Errenteria

Elkarte honek azpimarratu du ezin dela bizikidetza indartu, “denok etxera”, “presoak kalera”, “free them all” edo “maite zaituztegu” bezalako mezu engainagarriak erabiltzean sortzen diren krimenen aldeko apustua egiten den bitartean. Hori dela eta, ´Gogoan´-ek deitoratu egiten du bidezko errebindikazioa erabiltzea, urruntzearekin amaitzearena, alegia, presoen inguruko epika bat eramateko, presoek biktimengan, haien ingurune familiar, sozial eta politikoan eta gizarte osoan izugarrizko kaltea eragin ez balute bezala. Ezbairik gabe, ETAren krimenak gaitzezten ditugun arren, presoek eskubideak dituzte, baina deigarria da udalerri jakin batzuetako eremu publikoetan biktimagileen irudia etengabe, nabarmen eta, batzuetan, itogarria izatea, eta biktimeen irudia inon ez agertzea.

Erakunde publikoek biktimagileenganako agertzen dute begirunea eta adostasuna agertian uzten du gabezia handia dagoela gure gizarteko sektore batean, oraindik ez baitu onartu indarkeriaren beharrezko deslegitimazio soziala.

Bizikidetzaren aldeko apustu koherenteak pertsonen eskubideen erabateko defentsa eskatzen du, eta, zalantzarik gabe, biktimen oroimenarekiko errespetua eskubide horien artean dago. Horregatik, alkate hauei berriro eskatzen diegu beren jarrera berrazter dezatela eta udal eraikin edo udal espazioetatik aipatutako pintadak, argazkiak eta horma-irudiak ken ditzatela behingoan.

 

2021eko urtarrilaren 27

[Prentsa-oharra]

 

 

 

Gu ere gizarte honetan sortu ginen

15 domingo Nov 2020

Posted by gogoanmemoria in Memoria

≈ 3 comentarios

Etiquetas

Bakearen Aldeko Koordinakundea, biktimak, ETA, Franco, gatazka politikoa, Gesto por la Paz, Maixabel Lasa, talde terrorista, torturak eta tratu txarrak

“Zer eskatzen du herriak? / Askatasuna! / Zer eskatzen du herriak? / Presoak kalera! / Zer eskatzen du herriak? / Txakurrak barrura! / Zer eskatzen du herriak? / Gora Euskadi askatuta!

Gora Euskadi sozialista, gora… gora Euskadi askatuta!”

Horrelakoak eta antzerakoak sarri entzuten eta abesten genituen gure ume denboran. 70. hamarkada zen eta 40 urteko diktaduratik ateratzen ari zen estatu espainiarra. Apurka-apurka demokrazia iritsi zen, bere handitasun guztiarekin. Batzuen iritziz trantsizioan gauzak lotuegi utzi ziren, zenbait aukera politikoren alde zeudenen asmoak betetzea ezinezkoa bilakatuz, beste batzuentzat aldiz, marko eta gobernamendu berriak ideia guztiak garatzeko abagunea eskaintzen zuen. Dena den ukaezina da demokraziarekin askatasuna eta eskubideak berreskuratu zirela, eta herrialde aurreratuetan gertatzen zen bezala subiranotasuna herrira bueltatuko zen eta erabakiak gehiengoaren babesarekin hartuko ziren.

Eta askatasun haizea gure ate eta leihoetatik sartzen hasi zenerako, bitxo txar bat sartu zitzaigun zirrikituetatik zehar ia konturatu barik: ETA talde terrorista. Ezin dugu ahaztu ETAren adar politikoak ez duela inoiz, ezta hurrik eman ere, gobernatzeko gehiengorik lortu, baina ETAren pistola eta bonben laguntzarekin neurriz kanpoko eragina lortzen ahalegindu zen gure gizartean, askotan herriaren ahotsa izango balira bezala agertuz: demokrazian hiritarren babesak ematen duen derrigorrezko zilegitasunik izan gabe, eta inongo zilegitasunik ez duen indarkeriaz baliatuz. “Aita” Francoren agintekeriatik emantzipatzen hasiak ginenean, ETA “anai nagusiak” sartu zuen muturra, askatasun mozorro koloretsuarekin jantzita, etxean bizi ginenon borondatea eta burujabetza gutxietsiz bere nahia bortxaz ezartzeko.

Ez zuten Euskadiko eta Nafarroako gizartearen babesik, baina indarkeriaren laguntzatxoari esker eta propaganda sektario eta gezurrezkoa jaurtitzen zuen makineria indartsu bat martxan jarri ondoren, politikan, kulturan eta gizarte mugimenduetan bilatzen zuten eragina izatea lortu zuten, hauek euren nahierara maneiatuz, eta kalean idatzi honen hasieran aipatzen dugun kantuan jasotzen ziren aldarrikapenak baino ez ziren adierazten, gizarte oso bat balego bezela aldarrikapen multzo trinko horren atzean. Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua deitu zioten beren buruari eta kaleaz jabetu ziren.

indarkeriaren laguntzatxoari esker eta propaganda sektario eta gezurrezkoa jaurtitzen zuen makineria indartsu bat martxan jarri ondoren, politikan, kulturan eta gizarte mugimenduetan bilatzen zuten eragina izatea lortu zuten

Euren propagandaren behelainoak errealitatea distortsionatzen zuen, eta eginahalak eta bi egiten zituzten gauzak ondo nahasteko: gatazka politikoa indarkeriaren erabilerarekin, eta beraien hurbilekoen giza eskubideak aldarrikatzen zituzten beste askoren eskubideen urraketa bultzatu eta babesten zuten bitartean. Gatazka politikoari dagokionez esan beharrik ez dago demokrazian ezadostasunak eztabaida eta akordioen bidez bideratzen direla. Eta zer osasuntsua den gatazka politikoa! 40 urtetan zehar bahituta izan zuten, hiritarren borondatearen gainetik zeuden “iluminatu” batzuk hala erabaki zutelako, bazekitelako euren ideologia totalitarioa eta erregimen faxista zirela herriarentzat onena, eta hiritarrek adin-nagusitasuna berreskuratu zutela zirudienean beste “iluminatuak” etorri ziren, politika, gizarte mugimenduak eta kultura pozointzera, eta guztia usteldu zuten.

Eta giza eskubideen defentsan sektario hutsak ziren arren, zoritxarrez frogatuta geratu zen askotan salatzen zuten bezala, torturak eta tratu txarrak egon zirela eta estatu terrorismoak ere izugarrikeria ugari egin zituela, guzti horrek suposatzen zuenarekin: biktima horiei eragiten zitzaien oinazea eta mina –batzutan heriotza eragiteraino- eta zuzenbide estatuari egiten zitzaion kaltea.

Baina bazegoen beste errealitate gordin bat, kaleko mobilizazioetan salatzen ez zena, publikoki inork gutxik aipatzen zuena: ETAren hilketak, bahiketak, estortsioa, mehatxuak… Eta zergatik ez zen honetaz hitz egiten? Agian ETA zelako indarkeria guzti horren egilea? Agian ETAk eta bere adar politikoak mugitzen zituztelako gizarte-aldarrikapenen hariak? Agian beldurra sartu zigutelako? Agian aipatutako propaganda bere eragina egiten ari zelako gure gizartean?

Onartu beharra dago bere burua askapen mugimendutzat zeukan honek eskaintzen zuena oso erakargarria zela, batez ere gazteentzat, gazte izateko erarik benetazkoena eskaintzen zutela saltzen zigutelako, eta aldi berean gazteak behar zituzten euren militantzia hornitzeko. Baina militantzia hura ez zen nolanahikoa, indarkeria erabiltzea edo zilegitzea normaltasunez onartzen zen, eta balore etikoak albo batera uzten ziren. Eta herri eta auzo guztietan zeuden gazteen buruak berotzera eta neska-mutilen buruak jatera dedikatzen ziren elementuak, eta asko erori ziren euren sareetan: gazte pilo bat erradikalizatu zen, asko kaleko istiluetan eta kale borrokan parte hartzera iritsi ziren, eta beste batzuk ETAren barruan bukatu zuten. Zer gutxi hitz egin den radikalizazio prozesu hauetaz, zer gutxi aipatu den guzti honek euskal gazteriari eragin dion kalte ikaragarriaz. Zenbat gazte alperrik galdu ziren. Guzti honek hausnarketa sakona merezi du, eta ez dirudi askoren lehentasunen artean dagoenik.

Zer gutxi hitz egin den radikalizazio prozesu hauetaz, zer gutxi aipatu den guzti honek euskal gazteriari eragin dion kalte ikaragarriaz. Zenbat gazte alperrik galdu ziren. Guzti honek hausnarketa sakona merezi du, eta ez dirudi askoren lehentasunen artean dagoenik.

Gu geu ere aipatutako behelaino horretan hazi ginen, baina zorionez etxekoek eta ingurukoek eskutik helduta geunzkaten lanbro artean ez galtzeko, eta indarkeriaren aurkako mezu argiak igortzen zizkiguten. Dena den ez zen zaila nahastea eta nahiko ohikoa zen gurasoak baino aurrerakoiagoak izateko nahiak bultzatuta, “askapen” mugimendu horrekin kidetzea.

Hatan-horretan Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundea sortu zen eta gizarteko eremu batzuetan indarkeriari buruzko hausnarketa bultzatzen lagundu zuen, eta begi bistan egon arren gizartean inor gutxik ikusi nahi zuen errealitatea aurrez-aurre jarri ziguten: ETAk ia egun birik bat norbait hiltzen zuela. Baina pertsona hauei bizitza kentzen zitzaien arren, zeukaten guztia, ez ziren aintzakotzat hartzen, eta horretaz gain “erruduntasun” presuntzio iraingarri bat ezartzen zen euren gain: ziur ETAk egin zuena egiteko arrazoiren bat izango zuela.

Beraz gure bakearen ibilbidea argitu zuen lehen argitxoa printzipio etiko bat izan zen, oinarrizkoena: “ez duzu inor hilgo”. Printzipio horietan dago guztien onaren eta elkarbizitzaren estalpea eta gure beldur eta zalantzen gainetik jarri genituen. Eta martxan jarri ginen eta Gestok deitutako isiluneetara joateari ekin genion, zeinek biderako mapatxo bat eskaini zigun, eta ibilbidea zaila iruditu zitzaigun arren ausartu egin ginen eta kalera atera. Urteetan zehar bizitzeko eskubidea, pertsonei zor zaien errespetua, bakea, justizia, askatasuna eta elkartasuna bezalako printzipioak landu genituen, gure errealitatera aplikatuz, eta gizartea aldatzeko ahalegina egin genuen gure ekintza eta hausnarketekin.

ibilbidea zaila iruditu zitzaigun arren ausartu egin ginen eta kalera atera

Hasieran gizabidezko erantzukizunak eragin zigun, Bakearen aldeko Koordinakundearen bilkuretara joaten ginen baina askotan ez genituen biktimak hurbil sentitzen. Baina iritsi zen hurko biktima eta berarekin batera besteak ere gertukoak bezala sentitzen hasi ginen. Ondoren atsekabea etorri zen, hildakoengatik, bahitutakoengatik, senitartekoengatik eta biktimekin enpatizatzen hasi ginen, eta denborak aurrera egin ahala sumindura sentitu genuen, eta guzti hura erabateko injustizia zenaren uste osoa. Eta emozioek arrazoiarekin bat egin zutenean indartsuagoak bilakatu ginen eta gero eta argiago geneukan hartutako bidea zuzena zela.

2 de febrero de 1992

Idatzi honetan nire esperientzia pertsonala jasotzen dut, baita bidelagun izan ditudan beste askorena ere, eta hemen partekatu nahi izan dut norbaitentzat lagungarria izan daitekelakoan. Nire ustez ezinbestekoa da gertatutako guztia printzipio etikoen argitan aztertzea, egin duguna eta egin gabe utzi duguna begiratzea. Inoiz ez da berandu eta gizarte honi zor diogu, batez ere gure ondorengoei, zeren eta gertatutakoa aztertzen ez badugu, akatsak zuzentzen ez baditugu, gertatu dena ahazten badugu, baliteke jazotako guztia berriz gertatzea. Esan dezagun zintzotasunez: Gure etorkizuna iraganaren isla izatea nahiko genuke? Erantzuna ezezkoa bada zerbait egin beharko dugu. Eta pertsona batzuk, euren ekintzengatik eta azken hamarkadetan gertatutakoaren inguruan duten erantzukizunagatik autokritika sakona egin beharko lukete, hau izango litzateke gure gizarteari, beraien gizarteari egin liezaioketen ekarpenik onena. Hau ez da konpontzen “mundu guztiak du erantzukizuna” edo “guztiok egin ditugu akatsak” esanda, hori bait da ezer ez aldatzeko formula perfektoa, zeren eta autokritikarik ez badago, norberak bere erantzukizuna bere gain hartzen ez badu, gertatu den guztia balekoa da eta ez dago hobetu beharreko ezer.

Amaitzeko esan beharra dago istorio honetan guztiok atera garela galtzaile, batez ere biktimak, beraiek jasan dutelako indarkeriaren eraso gordina, baina gizartea ere oso ukituta geratu da, sarritan oinarrizko baloreak alperrik galdu direlako eta azken hamarkadetako indarkeriak bere arrasto beltza eta sakona utzi duelako.

istorio honetan guztiok atera garela galtzaile, batez ere biktimak, beraiek jasan dutelako indarkeriaren eraso gordina, baina gizartea ere oso ukituta geratu da

Idatzi hau Maixabel Lasak bere senarraren hilketaren 20. urteurrenean esandako hitz argiekin bukatuko dugu: “Ezin zaio hurrengo belaunaldiari utzi gertatutakoa ez zela inoiz gertatu behar esatearen fardela. Hori besterik ez «.

Ezin zaio hurrengo belaunaldiari utzi gertatutakoa ez zela inoiz gertatu behar esatearen fardela. Hori besterik ez

 


Maite Leanizbarrutia Biritxinaga

Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeko kide ohia eta “GOGOAN-Por una Memoria digna” taldeko kidea.

Biktimagileen lekua gure plazetan eta herrietan

11 viernes Sep 2020

Posted by gogoanmemoria in convivencia

≈ Deja un comentario

Etiquetas

biktimak, bizikidetza, COVITE, egia eta justizia, Elkarbizi, espetxe-politika, ETA, etika publikoa, Fundación Fernando Buesa, Gogoan por una memoria digna, indarkeriaren deslegitimazio, omenaldi, presoen hurbilketa

Indarkeriaren inpaktu sozialari heltzeko gai zerrenda handi baten gainean lan egin behar da, indarkeriak ez baitzuen soilik mehatxuaren eta heriotzaren une zehatz hartan  eragin. Indarkeriak eta haren ondorioek hainbat gauza suntsitu zituzten eta, horregatik, denbora asko beharko da terrorismoak hain sakon markatutako gizartea normalizatzeko.

Bizikidetzaren bidean onartezina da hainbat ekitaldi publiko, horma-irudi, pintada eta pankarten bidez presoak omentzea eta goraipatzea, uda honetan hainbat herritan ikusi den bezala.

Homenaje a la etarra Maite Pérez, fallecida en 1987 por el estallido de una bomba que estaba manipulando, ayer en Bilbao⬇️

ETA continúa presente en el espacio público del País Vasco y de Navarra.

Vivimos un tiempo en el que los terroristas son tratados como héroes. pic.twitter.com/Q7n08UOuie

— COVITE (@CovitePV) August 16, 2020

Bakearen eta bizikidetzaren erronkak denbora, borondatea eta lan etiko handia eskatzen ditu gutxienez. Eta indarkeriaren nahitaezko deslegitimazio soziala bateraezina da hiltzea edo horretan laguntzea erabaki zuen norbaiten irudia eta ibilbidea omentzen edo goraipatzen duten adierazpen publikoekin.

Bizikidetzaren bidean onartezina da hainbat ekitaldi publiko, horma-irudi, pintada eta pankarten bidez presoak omentzea eta goraipatzea

Guztiz legitimoa da urruntzeko espetxe-politika kritikatzea eta edozein presoren hurbilketa aldarrikatzea. Baina oso desberdina da, gure herrietako martiriak balira bezala, biktimen eta gizartearen bizikidetzaren aurkako atentatu larriak egin zituztenak modu akritikoan tratatzea.

Gure ustez, gure bizikidetzaren indarra urte batzuk barru neurtuko da, baina badakigu gaur bertan ez dagoela gerorako uzteko zereginik. Biktimagileak aintzat hartzeak eta espazio publikoan egoteak agerian uzten du gure gizartearen zati batean gabezia handia dagoela, hau da, oraindik ez duela onartu indarkeriaren deslegitimazio soziala.

Baina oso desberdina da, gure herrietako martiriak balira bezala, biktimen eta gizartearen bizikidetzaren aurkako atentatu larriak egin zituztenak modu akritikoan tratatzea.

Esan dugun bezala, uda honetan hainbat herritan kale nagusiak presoen inguruko pankartekin bete dira eta, horrela, espazio itogarriak sortu dira gizartearen gehiengoarentzat eta, are gehiago, biktimentzat.

Zentzu horretan, komeni da ez gutxiestea oraindik ere omenaldi horiek egoteak oroimen eta etika publikoan duen ondorio suntsitzailea. Zeren eta, halakoak normalizatuz gero, hurrengo belaunaldiei mezu okerra bidal baikeniezaieke; izan ere, ekintza horien bidez, zalantzan jartzen ez den indarkerian parte hartzeagatik goraipatzen den jende eskuzabalaren irudia helarazten zaigu, haatik indarkeria batez ere trauma bat denean.

halakoak normalizatuz gero, hurrengo belaunaldiei mezu okerra bidal baikeniezaieke; izan ere, ekintza horien bidez, zalantzan jartzen ez den indarkerian parte hartzeagatik goraipatzen den jende eskuzabalaren irudia helarazten zaigu, haatik indarkeria batez ere trauma bat denean

Atentatuen erlatibizazioari edo nostalgia kriminalari atea irekitzea bide txarra da bizikidetza indartzeko; izan ere, armak lurperatu ondoren, gauzarik premiazkoenetako bat gizartearen zati handi batean indarkeriaren inguruan eraikitako epika deuseztatzea da.

Zalantzarik gabe, auzi hau ez da bide penaletik konpontzen, ez da hori bere eremua. Aitzitik, hausnarketarako eta indarkeriari zilegitasuna kentzeko espazioak behar dira.  Horrelako ekitaldiak antolatzen jarraitzen dutenei eta ETAren tren berean joan direnei dagokie zeregin hori. Massimo Carlotto Lotta Continuako kidearen hItzetan esanda, «krimenarekin harreman erromantiko-errebeldea izan zuten » haiei.

Benetako bizikidetza eraikitzen da biktimagileak heroitzat hartzen ez diren agertoki batean oinarrituta. Gaur egun herri askotako espazio publikoan oraindik ere desoreka handia dago erasotzaileen (biktimagileen) eta biktimen presentziaren artean, eta horrek espazio komunen eta publikoen erabilerari buruzko hausnarketa merezi du (frontoiak, kale nagusiak, etab.).

Gaur egun herri askotako espazio publikoan oraindik ere desoreka handia dago erasotzaileen (biktimagileen) eta biktimen presentziaren artean

Bakeak bakearen aldeko jarrerak eskatzen ditu, eta jarrera horiek etengabeak eta iraunkorrak izan behar dute. Ezin da bizikidetza indartu krimenen zigorgabetasun faltsuaren aldeko apustua egiten den bitartean, «Denok etxera», «Presoak kalera», «Free them all» edo «maite zaituztegu» bezalako mezu engainagarriak erabiltzen baitira.

Bizikidetza eta indarkeriaren deslegitimazioa indartuko dituzten balio adiskidetzaileak proiektatzea bateraezina da laudoriozko ekintza horiekin, non berriz ere mespretxatzen den omentzen direnek biktimei eragindako mina, ekintza horiek gure gizartearen oinarri etikoak ere zalantzan jartzen baitituzte.

Armen isiltasunak soinu-efektu nabarmena du; bertan garbiago entzuten da biktimak batzuetan jasan izan duten mespretxua. Gaur egun, ordea, gauzak beste era batera egiteko betebehar historiko eta etikoa dugu. ETAren ondoko gizarte berrian ez dago biktimenganako umiliazio gehiagorako lekurik. Horretan ezin dugu iraganaren preso izaten jarraitu, gizarte gisa aurrera egiteko espazio guztietan zabaldu behar dugulako indarkeriaren deslegitimazioaren kultura.

Armen isiltasunak soinu-efektu nabarmena du; bertan garbiago entzuten da biktimak batzuetan jasan izan duten mespretxua

Bizikidetza osasuntsua elementu askoren inbrikazioaren gainean eraikitzen da eta, zalantzarik gabe, funtsezkoa da kontuan hartzea sortutako biktimek,  jasandako indarkeriaren jatorria edozein izanda ere, egia eta justizia izateko eskubidea dutela. Horrez gain, kontuan izan behar da bizikidetza espazio komunean eraikitzen dela, eguneroko bizitzan, hiri-paisaian, indarkeria jasan zutenekiko errespetutik abiatuta eta inolako ñabardurark gabe, ez bada xede batean ikusi zirenen minarekiko hurbiltasuna. Horregatik, presoei egiten zaizkien omenaldiek, hain zuzen ere ETAkide izateagatik egindakoek, gure bizikidetzaren kalitatea hondatzen dute, eguneroko enpatia eta afektu ariketa batean oinarritu behar delako bizikidetza hori.

Oroimenerako betebeharrak etika eta biktimak gure jardunaren erdigunean jartzea eskatzen du. Horrela bakarrik lortuko dugu gizarte kohesionatuagoa, indarkeriaren drama gainditzeko gai dena. Gaur egun badakigu horrelako kontuak baztertzea beti izaten dela ahanzturaren atarikoa. Horregatik planteatzen dugu:

  1. Presoei egindako omenaldi publikoak amaitzea.
  2. Udalek bermatzea beren udalerrietako espazio publikoak bizikidetza-eremu izango direla, ETAkideak idealizatzen dituzten mezurik gabeak eta ez daudela ETAko presoen ikonografiak beteta.
  3. Memoria demokratikoaren, bizikidetzaren eta indarkeriaren deslegitimazioaren balioak indartzeko tokiko guneak eta horma-irudiak bultzatzeko udal-foroak eratzea.

Fundación Fernando Buesa – Gogoan por una memoria digna – Elkarbizi

Fundación Fernando Buesa
Gogoan, por una memoria digna
Elkarbizi

Suscribir

  • Artículos (RSS)
  • Comentarios (RSS)

Archivos

  • enero 2023
  • diciembre 2022
  • noviembre 2022
  • octubre 2022
  • septiembre 2022
  • agosto 2022
  • junio 2022
  • mayo 2022
  • abril 2022
  • marzo 2022
  • enero 2022
  • diciembre 2021
  • noviembre 2021
  • octubre 2021
  • julio 2021
  • junio 2021
  • mayo 2021
  • abril 2021
  • marzo 2021
  • febrero 2021
  • enero 2021
  • diciembre 2020
  • noviembre 2020
  • octubre 2020
  • septiembre 2020
  • agosto 2020
  • junio 2020
  • mayo 2020
  • abril 2020
  • marzo 2020
  • febrero 2020
  • enero 2020
  • diciembre 2019
  • noviembre 2019
  • octubre 2019
  • septiembre 2019
  • agosto 2019
  • julio 2019
  • junio 2019
  • mayo 2019
  • abril 2019
  • marzo 2019
  • febrero 2019
  • enero 2019
  • diciembre 2018
  • noviembre 2018
  • octubre 2018
  • septiembre 2018
  • julio 2018
  • junio 2018
  • mayo 2018
  • abril 2018
  • marzo 2018
  • febrero 2018
  • enero 2018
  • diciembre 2017
  • noviembre 2017
  • agosto 2017
  • julio 2017
  • junio 2017
  • mayo 2017
  • abril 2017
  • marzo 2017
  • febrero 2017
  • enero 2017
  • noviembre 2016
  • octubre 2016

Categorías

  • convivencia
  • derechos humanos
  • Guerra sucia
  • justicia
  • libros
  • Memoria
  • memoria, partidos políticos, víctimas inocentes, violencia injusta, víctimas injustas, Día de la Memoria
  • Pacifismo
  • Películas
  • presos
  • Reflexiones
  • Sin categoría
  • Víctimas

Meta

  • Registro
  • Acceder

Blog de WordPress.com.

  • Seguir Siguiendo
    • Gogoan-por una memoria digna
    • Únete a 31 seguidores más
    • ¿Ya tienes una cuenta de WordPress.com? Accede ahora.
    • Gogoan-por una memoria digna
    • Personalizar
    • Seguir Siguiendo
    • Regístrate
    • Acceder
    • Denunciar este contenido
    • Ver sitio web en el Lector
    • Gestionar las suscripciones
    • Contraer esta barra
 

Cargando comentarios...