• Memoria
  • Somos…

Gogoan-por una memoria digna

~ Por una memoria digna como derecho de las víctimas y de la sociedad vasca en general. Una memoria que deslegitime la violencia y que sea pedagógica para prevenir situaciones como las vividas en Euskal Herria los últimos 50 años.

Gogoan-por una memoria digna

Archivos de etiqueta: etika publikoa

Biktimagileen lekua gure plazetan eta herrietan

11 Viernes Sep 2020

Posted by gogoanmemoria in convivencia

≈ Deja un comentario

Etiquetas

biktimak, bizikidetza, COVITE, egia eta justizia, Elkarbizi, espetxe-politika, ETA, etika publikoa, Fundación Fernando Buesa, Gogoan por una memoria digna, indarkeriaren deslegitimazio, omenaldi, presoen hurbilketa

Indarkeriaren inpaktu sozialari heltzeko gai zerrenda handi baten gainean lan egin behar da, indarkeriak ez baitzuen soilik mehatxuaren eta heriotzaren une zehatz hartan  eragin. Indarkeriak eta haren ondorioek hainbat gauza suntsitu zituzten eta, horregatik, denbora asko beharko da terrorismoak hain sakon markatutako gizartea normalizatzeko.

Bizikidetzaren bidean onartezina da hainbat ekitaldi publiko, horma-irudi, pintada eta pankarten bidez presoak omentzea eta goraipatzea, uda honetan hainbat herritan ikusi den bezala.

Homenaje a la etarra Maite Pérez, fallecida en 1987 por el estallido de una bomba que estaba manipulando, ayer en Bilbao⬇️

ETA continúa presente en el espacio público del País Vasco y de Navarra.

Vivimos un tiempo en el que los terroristas son tratados como héroes. pic.twitter.com/Q7n08UOuie

— COVITE (@CovitePV) August 16, 2020

Bakearen eta bizikidetzaren erronkak denbora, borondatea eta lan etiko handia eskatzen ditu gutxienez. Eta indarkeriaren nahitaezko deslegitimazio soziala bateraezina da hiltzea edo horretan laguntzea erabaki zuen norbaiten irudia eta ibilbidea omentzen edo goraipatzen duten adierazpen publikoekin.

Bizikidetzaren bidean onartezina da hainbat ekitaldi publiko, horma-irudi, pintada eta pankarten bidez presoak omentzea eta goraipatzea

Guztiz legitimoa da urruntzeko espetxe-politika kritikatzea eta edozein presoren hurbilketa aldarrikatzea. Baina oso desberdina da, gure herrietako martiriak balira bezala, biktimen eta gizartearen bizikidetzaren aurkako atentatu larriak egin zituztenak modu akritikoan tratatzea.

Gure ustez, gure bizikidetzaren indarra urte batzuk barru neurtuko da, baina badakigu gaur bertan ez dagoela gerorako uzteko zereginik. Biktimagileak aintzat hartzeak eta espazio publikoan egoteak agerian uzten du gure gizartearen zati batean gabezia handia dagoela, hau da, oraindik ez duela onartu indarkeriaren deslegitimazio soziala.

Baina oso desberdina da, gure herrietako martiriak balira bezala, biktimen eta gizartearen bizikidetzaren aurkako atentatu larriak egin zituztenak modu akritikoan tratatzea.

Esan dugun bezala, uda honetan hainbat herritan kale nagusiak presoen inguruko pankartekin bete dira eta, horrela, espazio itogarriak sortu dira gizartearen gehiengoarentzat eta, are gehiago, biktimentzat.

Zentzu horretan, komeni da ez gutxiestea oraindik ere omenaldi horiek egoteak oroimen eta etika publikoan duen ondorio suntsitzailea. Zeren eta, halakoak normalizatuz gero, hurrengo belaunaldiei mezu okerra bidal baikeniezaieke; izan ere, ekintza horien bidez, zalantzan jartzen ez den indarkerian parte hartzeagatik goraipatzen den jende eskuzabalaren irudia helarazten zaigu, haatik indarkeria batez ere trauma bat denean.

halakoak normalizatuz gero, hurrengo belaunaldiei mezu okerra bidal baikeniezaieke; izan ere, ekintza horien bidez, zalantzan jartzen ez den indarkerian parte hartzeagatik goraipatzen den jende eskuzabalaren irudia helarazten zaigu, haatik indarkeria batez ere trauma bat denean

Atentatuen erlatibizazioari edo nostalgia kriminalari atea irekitzea bide txarra da bizikidetza indartzeko; izan ere, armak lurperatu ondoren, gauzarik premiazkoenetako bat gizartearen zati handi batean indarkeriaren inguruan eraikitako epika deuseztatzea da.

Zalantzarik gabe, auzi hau ez da bide penaletik konpontzen, ez da hori bere eremua. Aitzitik, hausnarketarako eta indarkeriari zilegitasuna kentzeko espazioak behar dira.  Horrelako ekitaldiak antolatzen jarraitzen dutenei eta ETAren tren berean joan direnei dagokie zeregin hori. Massimo Carlotto Lotta Continuako kidearen hItzetan esanda, “krimenarekin harreman erromantiko-errebeldea izan zuten ” haiei.

Benetako bizikidetza eraikitzen da biktimagileak heroitzat hartzen ez diren agertoki batean oinarrituta. Gaur egun herri askotako espazio publikoan oraindik ere desoreka handia dago erasotzaileen (biktimagileen) eta biktimen presentziaren artean, eta horrek espazio komunen eta publikoen erabilerari buruzko hausnarketa merezi du (frontoiak, kale nagusiak, etab.).

Gaur egun herri askotako espazio publikoan oraindik ere desoreka handia dago erasotzaileen (biktimagileen) eta biktimen presentziaren artean

Bakeak bakearen aldeko jarrerak eskatzen ditu, eta jarrera horiek etengabeak eta iraunkorrak izan behar dute. Ezin da bizikidetza indartu krimenen zigorgabetasun faltsuaren aldeko apustua egiten den bitartean, “Denok etxera”, “Presoak kalera”, “Free them all” edo “maite zaituztegu” bezalako mezu engainagarriak erabiltzen baitira.

Bizikidetza eta indarkeriaren deslegitimazioa indartuko dituzten balio adiskidetzaileak proiektatzea bateraezina da laudoriozko ekintza horiekin, non berriz ere mespretxatzen den omentzen direnek biktimei eragindako mina, ekintza horiek gure gizartearen oinarri etikoak ere zalantzan jartzen baitituzte.

Armen isiltasunak soinu-efektu nabarmena du; bertan garbiago entzuten da biktimak batzuetan jasan izan duten mespretxua. Gaur egun, ordea, gauzak beste era batera egiteko betebehar historiko eta etikoa dugu. ETAren ondoko gizarte berrian ez dago biktimenganako umiliazio gehiagorako lekurik. Horretan ezin dugu iraganaren preso izaten jarraitu, gizarte gisa aurrera egiteko espazio guztietan zabaldu behar dugulako indarkeriaren deslegitimazioaren kultura.

Armen isiltasunak soinu-efektu nabarmena du; bertan garbiago entzuten da biktimak batzuetan jasan izan duten mespretxua

Bizikidetza osasuntsua elementu askoren inbrikazioaren gainean eraikitzen da eta, zalantzarik gabe, funtsezkoa da kontuan hartzea sortutako biktimek,  jasandako indarkeriaren jatorria edozein izanda ere, egia eta justizia izateko eskubidea dutela. Horrez gain, kontuan izan behar da bizikidetza espazio komunean eraikitzen dela, eguneroko bizitzan, hiri-paisaian, indarkeria jasan zutenekiko errespetutik abiatuta eta inolako ñabardurark gabe, ez bada xede batean ikusi zirenen minarekiko hurbiltasuna. Horregatik, presoei egiten zaizkien omenaldiek, hain zuzen ere ETAkide izateagatik egindakoek, gure bizikidetzaren kalitatea hondatzen dute, eguneroko enpatia eta afektu ariketa batean oinarritu behar delako bizikidetza hori.

Oroimenerako betebeharrak etika eta biktimak gure jardunaren erdigunean jartzea eskatzen du. Horrela bakarrik lortuko dugu gizarte kohesionatuagoa, indarkeriaren drama gainditzeko gai dena. Gaur egun badakigu horrelako kontuak baztertzea beti izaten dela ahanzturaren atarikoa. Horregatik planteatzen dugu:

  1. Presoei egindako omenaldi publikoak amaitzea.
  2. Udalek bermatzea beren udalerrietako espazio publikoak bizikidetza-eremu izango direla, ETAkideak idealizatzen dituzten mezurik gabeak eta ez daudela ETAko presoen ikonografiak beteta.
  3. Memoria demokratikoaren, bizikidetzaren eta indarkeriaren deslegitimazioaren balioak indartzeko tokiko guneak eta horma-irudiak bultzatzeko udal-foroak eratzea.

Fundación Fernando Buesa – Gogoan por una memoria digna – Elkarbizi

Fundación Fernando Buesa
Gogoan, por una memoria digna
Elkarbizi

Suscribir

  • Artículos (RSS)
  • Comentarios (RSS)

Archivos

  • marzo 2021
  • febrero 2021
  • enero 2021
  • diciembre 2020
  • noviembre 2020
  • octubre 2020
  • septiembre 2020
  • agosto 2020
  • junio 2020
  • mayo 2020
  • abril 2020
  • marzo 2020
  • febrero 2020
  • enero 2020
  • diciembre 2019
  • noviembre 2019
  • octubre 2019
  • septiembre 2019
  • agosto 2019
  • julio 2019
  • junio 2019
  • mayo 2019
  • abril 2019
  • marzo 2019
  • febrero 2019
  • enero 2019
  • diciembre 2018
  • noviembre 2018
  • octubre 2018
  • septiembre 2018
  • julio 2018
  • junio 2018
  • mayo 2018
  • abril 2018
  • marzo 2018
  • febrero 2018
  • enero 2018
  • diciembre 2017
  • noviembre 2017
  • agosto 2017
  • julio 2017
  • junio 2017
  • mayo 2017
  • abril 2017
  • marzo 2017
  • febrero 2017
  • enero 2017
  • noviembre 2016
  • octubre 2016

Categorías

  • convivencia
  • derechos humanos
  • Guerra sucia
  • justicia
  • libros
  • Memoria
  • memoria, partidos políticos, víctimas inocentes, violencia injusta, víctimas injustas, Día de la Memoria
  • Pacifismo
  • presos
  • Reflexiones
  • Sin categoría
  • Víctimas

Meta

  • Registrarse
  • Acceder

Blog de WordPress.com.

Cancelar

 
Cargando comentarios...
Comentario
    ×