Etiquetas
asesinato, Benjamin Atutxa, Bi bizipen, Edurne Albizu, Eugenio Olaziregi, mahai ingurua, Miguel Ángel Blanco, Pello Salaburu, sakoneko minetik kontatuak, secuestro, víctimas del terrorismo, violencia de persecución
Ekainaren 14an antolatutako solasaldia ikusi ezin izan bazenuten, hemen aurkituko duzue Benjamin Atutxaren eta Edurne Albizuren lekukotasuna
Para quienes no pudieron asistir a la charla-coloquio celebrada el 14 de junio, aquí tenéis oportunidad de ver y escuchar los testimonios de Benjamín Atutxa y de Edurne Albizu.
Mila esker!
#indarkeria
#hilketa
#injustizia
#zauriak
#beldurra
#sufrimendua
#amorrua
#mina
#bakardadea
#prekarietatea
#biktimizazioa
#boikota
#bizkarraEmatea
#isiltasuna
#tristura
#etika?
Biktimek gizartearen aitortza, begirada eta igurtzia behar eta merezi dute
Eskerrak bihotzez Benja eta Edurne,
Benja zure konpromiso ordainezinagatik,
Edurne, zure kemena eta indarragatik.
Lekukotasun bikainak
Me gustaMe gusta
«Gaur egun ere jendeak ez zaitu babesten… Gehien jota enpatearen teoria aipatzen dizute… -es ke, beste aldean ere…-
Zer aldetan? Zer aldetan nago ni?»
Edurne Albizu
Miguel Angel Blanco Benja Atutxaren ikaslea izan zen, Benjak adierazi du zelako samina sentitu zuen egun haietan… Nola mobilizatu zen egin ziotena egin ez zezaten…
Ondoren jakin zuen Benjak ETAk Blancorekin egin zuena egitea nahi zuela berarekin.
Ikaragarria.
Edurne Albizu Zegamako ETAren beste biktima bati:
«Ez dut pentsatu nahi zuri hura egin zizuetenean, garai hartan, zer pasatu zenuen»
«ETAk aita hil zidan ta ama kendu zidan, ez bait zion inork lagundu ta guk aurrera egiteko ni aitona-amonekin utzi ninduelako»
#BiktimenBakardadea
ETAk biktima batzuk euskal kutsua zeukan guztia gorrotatzea lortu zuen.
Horra hor bere «ekarpen bikaina».
Edurne Albizuk
ETA ren inguruan…
«aizkora lurperatu dute baina sugeak hor dirau, aldizka larrua aldatzen du baina hor dihardu…»
Nik: Ados, Gizarte honek sugea uxatu eta jokoz kanpo utzi beharko luke.
Benja Atutxa eta Edurne Albizu,
Arnasa mozteko moduko lekukotasunak eskaini dizkiguzue.
Bihotza estu-estu eta negarra begietan.
Entzun beharrekoa
Eskerrik asko💕🦉👣🕊️🌹
Me gustaMe gusta
Edurne Albizu :
«Niri, biktima bezala, GALak, torturak, ez didate ezertan lagundu, lehendik neukan desozioa gehitu baizik»
Benja Atutxak garairik zailenean hartu zuen politikara bueltatzeko erabakia eta horrek bere bizitza goitik behera aldatu zuen.
Aniztasunaz eta aniztasunak dakarren aberastasunaz hitz egin digu, alderdi zehatz batzuei ETAren jazarpenak eragin dien kalteaz…
Egunen baten jabetuko gara Benjak eta bere moduan beste askok hartutako konpromisoa hil ala bizikoa izan dela gure demokraziak aurrera egiteko.
Me gustaMe gusta