Etiquetas
EMK, ETA, Eugenio Del Río, Irene Gantxegi, La línea invisible, Patria, Pello Salaburu, Solasaldia, Universidad de Deusto, Zoom
Gogoan por una memoria digna elkarteak solasaldi bat antolatu du apirilaren 28an, 19:00etatik 20:30era. Parte hartu nahi duen edonori irekitako ekitaldia da, etxetik bertatik, Zoom plataformaren bidez online konektatuz ikusi ahal izango dena.
Solasaldian parte hartuko du Irene Gantxegik, filosofian lizentziaduna eta Deustuko Unibertsitatean Nazioarteko eta Kulturen arteko Harremanetan doktorea. Irakasle izan da unibertsitate berean, eta bake eta bizikidetza-teknikari gisa lan egin du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan. Doktore tesiak etikaren ikuspegitik begiratzen die Euskal Herrian intentzionalitate politikoko indarkeriak eragiten dituen biktimei. Halaber, Eugenio del Ríok ere parte hartuko du. 1965etik aurrera ETAkidea izan zen, hausturan lehenik ETA-Berri sortu zen arte, eta hortik geroago, Euskadiko Mugimendu Komunista (EMK) eta Espainiako Mugimendu Komunista. Ezkerraren historia eta ideietan oinarritutako hainbat idazlanen egilea da. Pello Salaburu arituko da moderatzaile lanetan.

Gogoan por una memoria digna elkarteak gonbidatzen zaitu ekitaldi honetara.
Gaia: Fikzioa eta indarkeriari buruzko kontakizunak: Patria eta La línea invisible.
Data: 2021eko apirilaren 28a, asteazkena. Ordua: 19: 00
Zoom bilerara batzeko: https://us02web.zoom.us/j/89121544270
= > Ekitaldia grabatuko dela jakinarazten da. < =
Ikusleek, teknikak ahalbidetzen duen kopurua bete arte, galderak eginez parte hartu ahal izango dute. Gainerakoek Youtube bidez jarraitu ahal izango dute ekitaldia.