• Hitzaldiak – Charlas
  • Memoria
  • Quiénes somos…

Gogoan-por una memoria digna

~ Por una memoria digna como derecho de las víctimas y de la sociedad vasca en general. Una memoria que deslegitime la violencia y que sea pedagógica para prevenir situaciones como las vividas en Euskal Herria los últimos 50 años.

Gogoan-por una memoria digna

Archivos de etiqueta: lazo urdina

Indarkeriaren aurka izandako erreakzioa, kontakizunaren barruan

27 lunes Jun 2022

Posted by gogoanmemoria in Memoria

≈ Deja un comentario

Etiquetas

Bakearen Aldeko Koordinakundea, Berria egunkaria, ETA, GAL, gizarte mobilizazioa, lazo urdina, Lortu dugu, oroimen, terrorismo

Joan den urteko azaroaren 10ean ekitaldi instituzionala eskaini zitzaien Bakearen alde lan egin zuten lagunei, horien artean ETAren indarkeriaren aurkako gizarte mobilizazioan parte hartu genuenoi. Gure ustez ekitaldi honen zentzua ETAren aurkako gizarte mobilizazioa ETAri zilegitasuna kentze aldera ezinbestekoa izan zela aitortzea izan zen.

Euskal gizarteak ETAren indarkeriaren aurka izan zuen erreakzioaren artikulazioak eboluzioa izan zuen eta pertsona gehienak konturatu ziren, bakoitza bere garaian, norbait hiltzeak ez zuela inolako justifikaziorik. Euskal gizarteak berandu erreakzionatu zuela esan dezakegu, lehenengo hilketan bertan erantzun beharko zukeelako, baina analisi hau sinpleegia da hain zaila izan den eta hainbeste denboran iraun duen prozesuarentzat.

Euskal gizarteak berandu erreakzionatu zuela esan dezakegu

Kontua da gizarteak bilakaera izan zuela ETAri eman zion erantzunean; 80ko hamarkadan indarkeriaren aurkako erantzun sistematikoa hasi zenetik, lazo urdinaren ikurrarekin egin ziren manifestazio jendetsuetara, 1993an. Gizarte mobilizazioa eta urte hauetan indarkeriari egindako gaitzespen pertsonal eta soziala, erabakigarriak izan ziren talde armatuak desegitea erabakitzeko. Oso garrantzitsua da horrela aitortzea, guk bizi izandakoaren kontakizunak euskal gizarteak ETAren aurka izan zuen bilakaeraren ideia jaso dezan, gizartearen gaitzespenaren balioa aitortuz.

Halaber, onartu beharra dago ETAren aurka aritzeak beldurra eragin zezakeela, eta ETA babesten zuen gizataldearen aldetik jazarpena jasateko arriskua zegoela. ETA babesten zuen gizatalde hura indarkeriaren aurkako erantzun antolatua kaleetatik botatzen ahalegindu zen. Ezker abertzaleak eragindako zirikatzea etengabea izan da auzo eta herrietan. Baina Bakearen Aldeko Koordinakundeak eta antzeko taldeek hartutako konpromisoak indarkeriaren aurkako gaitzespena kutsatzea lortu zuen eta lagungarri izan zen Euskal Herrian bakea lortzeko, eta hau ere urte haietako gertaeren kontakizunaren barruan sartu beharra dago.

Bakearen Aldeko Koordinakundeak eta antzeko taldeek hartutako konpromisoak indarkeriaren aurkako gaitzespena kutsatzea lortu zuen eta lagungarri izan zen Euskal Herrian bakea lortzeko, eta hau ere urte haietako gertaeren kontakizunaren barruan sartu beharra dago

Eta kontakizun beraren barruan sartu behar da baita ere ETAren aldeko talde jendetsua izan zela, eta honen eraginez indarkeriak iraun egin zuela, bere jardutea aktiboa izan zelako: gizartean ETAren mehatxuen erresonantzia-kaxarena eginez; atentatuen biktimen oinazea gehituz, biktimak jazarriz ETAk atentatua egin aurretik eta ondoren; eta beren inguruan gizarte kontrol zorrotza eraginez, ETAren indarkeriaren erabileraren justifikazioaren aurrean egon zitezkeen desadostasunei eutsiz. Guzti horrek egundoko sufrimendua eragiteaz batera, elkarbizitza desitxuratu egin zuen.

ETAren aurkako gizartearen erantzuna giza Eskubideen defentsa koherente eta erradikaletik artikulatu izana ere eskertzekoa da. Euskal Herriko Bakearen aldeko Koordinakundeak hasieratik desegin nahi izan zuen bi bandoen teoria, beste ustezko indarkeriari erantzuteko indarkeriaren erabilera zuritzen zuena. Horregatik, bere mezuarekin indarkeriari –ETAren indarkeriari ez ezik, GALen indarkeriari eta Estatuko Segurtasun Indarren bidegabeko indarkeriari- zilegitasuna kendu egiten zion. Oinaze eta Giza Eskubideen urraketa ezberdinak aitortzeak sendoago egin zuen bakearen aldeko gizarte mobilizazioa.

ETAren indarkeriari ez ezik, GALen indarkeriari eta Estatuko Segurtasun Indarren bidegabeko indarkeriari zilegitasuna kendu egiten zion

Gaur egun onartezina da ezker abertzaletik ETAren biktimek “jaso duten” kaltearen aitortza egitea, bere burua Euskal Herriko biktima guztiak aitortzen dituen bakartzat hartuz. Duela hogeita hamar urte Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak GAL taldeen hilketen argitzea eskatu zuenean, ezker abertzalea bera izan zen ekitaldi publiko hauek boikoteatu zituena, terrorismoaren aurkako indarkeriaren biktimekiko elkartasuna monopolizatu nahian.

Hala ere, indarkeriaren biktimekiko elkartasuna izan da bakearen aldeko mobilizazioa aktibatu duen ardatzetako bat. Biktimekiko babes eta elkartasuna izan da, neurri handi batean, indarkeriari eman zaion mailakako erantzunaren jatorria.

Historia luze honetan aitortu beharra dago, baita ere, euskal gizarteak bere aniztasunetik jokatu duen rola. ETAk hil eta beldurra hedatzen zuen bitartean, Euskal Herriko indar politiko ezberdinetako ordezkariek Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak antolatutako ekitaldietan parte hartu zuten, partekatutako oinarri etikoa nabarmenduz, giza eskubideen defentsa alderdien arteko ezberdintasunen gainetik jarriz.

Euskal Herriko Bakearen aldeko Koordinakundeak indarkeria eta politika bereiztu beharra ere antzeman zuen, eta horrek ETAk emaitza politikorik ez lortzea zekarren berarekin. Ideia hau nabaria zen 2011an ETAk bere baldintzarik gabeko etena iragarri zuenean. ETAk erabaki hori hartzerakoan bakearen aldeko gizarte mobilizazioa erabakigarria izan zenaren uste sendoarekin, Bakearen Aldeko Koordinakundeak kalean ospatu zuen, Lortu dugu goiburua izan zuen ekitaldian.

Guzti horregatik da garrantzitsua euskal gizarteak indarkeriari eman zion mailakako erantzuna, hasieran ETAren aurkako ekintza apalak eta denboraren buruan ekitaldi jendetsu eta garrantzitsuak, kontakizunaren barruan sartzea. Iraganean gizarte mobilizazioak izan zuen garrantzia aintzat hartzeak etorkizuneko gizarte konpromisoa sustatzeko baliagarri izan daitekeelako

 

Itziar Aspuru Soloaga, Maite Leanizbarrutia Biritxinaga, Eskolunbe Mesperuza Rotger, Inés Rodríguez Ranz – Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeko kide ohiak

Artikulo hau Berria egunkarian argitaratu zuten.

Suscribir

  • Artículos (RSS)
  • Comentarios (RSS)

Archivos

  • febrero 2023
  • enero 2023
  • diciembre 2022
  • noviembre 2022
  • octubre 2022
  • septiembre 2022
  • agosto 2022
  • junio 2022
  • mayo 2022
  • abril 2022
  • marzo 2022
  • enero 2022
  • diciembre 2021
  • noviembre 2021
  • octubre 2021
  • julio 2021
  • junio 2021
  • mayo 2021
  • abril 2021
  • marzo 2021
  • febrero 2021
  • enero 2021
  • diciembre 2020
  • noviembre 2020
  • octubre 2020
  • septiembre 2020
  • agosto 2020
  • junio 2020
  • mayo 2020
  • abril 2020
  • marzo 2020
  • febrero 2020
  • enero 2020
  • diciembre 2019
  • noviembre 2019
  • octubre 2019
  • septiembre 2019
  • agosto 2019
  • julio 2019
  • junio 2019
  • mayo 2019
  • abril 2019
  • marzo 2019
  • febrero 2019
  • enero 2019
  • diciembre 2018
  • noviembre 2018
  • octubre 2018
  • septiembre 2018
  • julio 2018
  • junio 2018
  • mayo 2018
  • abril 2018
  • marzo 2018
  • febrero 2018
  • enero 2018
  • diciembre 2017
  • noviembre 2017
  • agosto 2017
  • julio 2017
  • junio 2017
  • mayo 2017
  • abril 2017
  • marzo 2017
  • febrero 2017
  • enero 2017
  • noviembre 2016
  • octubre 2016

Categorías

  • convivencia
  • derechos humanos
  • Guerra sucia
  • justicia
  • libros
  • Memoria
  • memoria, partidos políticos, víctimas inocentes, violencia injusta, víctimas injustas, Día de la Memoria
  • Pacifismo
  • Películas
  • presos
  • Reflexiones
  • Sin categoría
  • Víctimas

Meta

  • Registro
  • Acceder

Blog de WordPress.com.

  • Seguir Siguiendo
    • Gogoan-por una memoria digna
    • Únete a 31 seguidores más
    • ¿Ya tienes una cuenta de WordPress.com? Accede ahora.
    • Gogoan-por una memoria digna
    • Personalizar
    • Seguir Siguiendo
    • Regístrate
    • Acceder
    • Denunciar este contenido
    • Ver sitio web en el Lector
    • Gestionar las suscripciones
    • Contraer esta barra
 

Cargando comentarios...