Etiquetas

, , , , , , , , , , , , , ,

Después de la proyección del documental GESTO en Ordizia el 14 de septiembre, Ekaitz Goikoetxea explica que el acto ha ofrecido una buena ocasión para compartir con l@s asistentes de Goierri recuerdos de aquel tiempo y preocupaciones actuales alrededor de la convivencia. El documental es digno de ver, porque lo que hoy somos no se puede entender sin conocer lo que fue Gesto por la Paz: algo más que un simple ‘gesto’.

La proyección fue organizada por el Ayuntamiento de Ordizia. Asistió el propio Alcalde, Adur EZENARRO, de EHBildu.

¡Avanzando!


GESTO, KEINU BAT BAINO ASKOZ ERE GEHIAGO

Iragan irailaren 14an Ordiziako Herri Antzokian izan nintzen aspaldian ikusi gogo nuen “Gesto” dokumentala ikusten. Garaiz bertaratu nintzen, eta garaiz bertaratu izanak sarreran luzaroan isiluneak eta elkarretaratzeak partekatu, baina aspaldian ondoan izan gabeko herritar, bizilagun, lagun eta ezagunak besarkatu eta elkarrekikoak eguneratzeko aukera eskaini zidan.

26 urte beren astelehen askotako 15 minutuko kontzentrazioekin, giza eskubideen urraketa ororen (ETAk, GALek, Estatu indarkeriak, torturek, presoen eskubieen urraketek eragindakoen) aurkako gaitzespen eta ekimenekin

Isil-isilik eta begiak zabal bezain heze nituela neuretu eta barrendu nituen pantaila handian ageri ziren Gestoko kide izandakoen bizipenak. 26 urte, 26 urte beren astelehen askotako 15 minutuko kontzentrazioekin, giza eskubideen urraketa ororen (ETAk, GALek, Estatu indarkeriak, torturek, presoen eskubieen urraketek eragindakoen) aurkako gaitzespen eta ekimenekin. 26 urte, irain, gutxiespen eta mehatxu artean askotan, beldurraren begiradapean sarri, bakearen eta  herri aske eta ederrrago baten aldeko borroka iraunkor eta etengabean beti.

80 minutuan oroitzapenak eta nork bere bizitza atzera berriz bizitzeko aukera eskaintzen du ‘Gestok’

80 minutuan oroitzapenak eta nork bere bizitza atzera berriz bizitzeko aukera eskaintzen du “Gestok”. Non ginen? Zer ginen? Zertan ginen? Zergatk? Irati Goikoetxeak bikain aurkeztu eta Jesus Herrero eta Kepa Korta Gestoko kideek ezin hobeto aberastutako hitzartzeetan helarazi bezala, Goierrin Gesto sortu baino lehenagokoak dira indarkeriaren eta giza eskubideen urraketen aurkako  ekimen eta keinuak. Yoyesen hilketa gaitzesteko biharamunean antolatutako manifestazioarekin, eta baita aurrez izandako beste hilketa batzuen aurreko ekimenekin ere.

Goierrin ere, asko izan ziren sortu ziren taldeak, nor bere ezaugarri, nolakotasun eta bizipenekin.

1986az geroztik, Euskal Herriko hainbat eta hainbat herritan bezala, Goierrin ere, herri txiki nahiz koxkorragoetan, lehenago edo geroago, asko izan ziren sortu ziren taldeak, nor bere ezaugarri, nolakotasun eta bizipenekin. Ni neu Yoyesen hilketa gaitzesteko manifestaziotik 2012ra arteko ekimen, elkarretaratze eta mugimendu guztietan izan naiz. Nire bizitza Gestorenari estuki lotua izan da, eta izan naizena, eta batez ere, egun naizena, hein handi batean Gestok nolakotu du. Zorionekoa ni! Alderdikerietatik urruti, aske eta nor izanik, orotariko lagunekin elkartu, eztabaidatu eta bide egiteko aukera eskaini dit Gestok. Entzun nituen bizipen gehien-gehienak nireak ere izan zitezkeen, eta nireak ere badira.

Nire bizitza Gestorenari estuki lotua izan da, eta izan naizena, eta batez ere, egun naizena, hein handi batean Gestok nolakotu du. Zorionekoa ni!

Keinu izateaz haragoko nahimenik gabe sortu zen Gesto, eta bakearen, askatasunaren, elkarbizitzaren eta ongizatearen borrokan zutabe garrantzitsu izan da. Ezinbesteko. Baina nago ez dugula behar bestetan eta behar bezala eskertu. Bihoakie, bada, nire esker ona Gestoko kide guztiei eta baita “Gesto” dokumentala ontzen aritu direnei ere.

bakearen, askatasunaren, elkarbizitzaren eta ongizatearen borrokan zutabe garrantzitsu izan da. Ezinbesteko.

Ikastetxeetann landu eta oraindik ikusi ez dutenek ikusi beharrekoa. Garena ez baitago ulertzerik keinu bat baino askoz ere gehiago izan den Gestorik gabe.

Ekaitz Goikoetxea


GESTO dokumentala emateko asmoa daukaten udalek, kultur etxeek, elkarte kulturalek edo giza eskubideen aldekoek, unibertsitateek, ikastetxeek… GOGOANen helbide honetara idatz dezatela gogoan.memoria@gmail.com

Mila esker.