• Hitzaldiak – Charlas
  • Memoria
  • Quiénes somos…

Gogoan-por una memoria digna

~ Gogoan-por una memoria digna trabaja por una memoria que deslegitime la violencia y que sea pedagógica para prevenir situaciones como las vividas en Euskal Herria los últimos 50 años.

Gogoan-por una memoria digna

Archivos de etiqueta: biktimen memoria

JAR DEZAGUN ARGIA BIKTIMENGAN

13 martes Ene 2026

Posted by gogoanmemoria in Sin categoría

≈ 2 comentarios

Etiquetas

biktimen memoria

Maite Leanizbarrutia Biritxinaga. Gogoan – Por una Memoria Digna taldeko kidea

Berria Egunkaria, 2025eko otsailaren 16a

Urtearen hasieran nahiko goibel eta etsita sentitu naiz, ETAko presoak kartzelatik ateratzeko urtero antolatzen duten manifestazioa bultzatzeko milagarren kanpainak erasan egin zidan eta. Etsita, berriz ere politikotzat jotzen dituztelako ETAko presoak; haiek egindako delitu larriak aipatu ere egin ez zituztelako; hamarkadetan gizarte hau zanpatu duen terrorismoaren aipurik ez zegoelako antolatzaile eta enparauen hitzetan; azkenik eta ohi bezala, preso horiei halabeharrez lotutako biktimekiko enpatia arrastorik ez nuelako sumatu. ETAko atxilotuak bidegabe sufritzen duten izaki soilak izango balira bezala aurkeztu zizkiguten beste behin ere. Motiborik ez zigorra betetzeko, antza.

Urtarrilaren 10ean, manifestazioaren bezperan, Gasteizko Elizbarrutiko Berri Ona Elizgunean, kafe-tertulia batean, Sara Buesaren hitzak entzun ahal izan genituen. Behin baino gehiagotan izan dut emakume honi entzuteko aukera eta banekien bere hitzak baltsamoa eta kontrapuntua izango zirela hurrengo eguneko manifestazioaren inguruko azpijokoarekiko. Izan ere, Sararen arrazoinamendua zeharo gizatiarra izateaz gain, etikoki akasgabea baita, oso eskuzabala eta distiratsua.

Horretara, lorerik ederrenak basatzan sortzen direla esaten dugunean Sara Buesarekin bete-betean asmatzen dugu. Paradoxikoki, ez dira gutxi izan sustrai politikodun indarkeriaren lohian Euskal Herrian loratu diren biktima eredugarriak; indarkeria guztiz bidegabearen jomuga izanda ere, duten onena oparitu diote gure gizarteari, baliorik zintzoenak bultzatzen ari direla jakin barik. Hain zuzen ere ETAk eta bere ingurumari politiko eta sozialak hamarkadetan sustatu dituztenen kontrako balioak.

Beraien senide kutunak galarazteaz gain, batzuetan mehatxupean bizitzera derrigortu zituen ETAk, zoritxarreko hilketak egin baino askoz lehenago; beste asko bakardadeak jota bizi izan dira, isolatuta, mespretxu hutsean; herritik bota zituztenak ere hainbat izan dira, eta gehienei ez zaie aitortu eragin dieten bidegabekeria. Hala ere, batek baino gehiagok bere samina eta pena adore bihurtu eta kalera atera ziren zuztar politikoa zuten terrorismoa, indarkeria eta giza eskubideen urraketa larri guztiak salatzera.

Beste batzuek beren antzera sufritu duten biktimei laguntzeko konpromisoa hartu zuten, eta horretan dihardute; badaude beste indarkeria batzuen biktimentzat beraientzat eskatzen duten gauza bera ozen aldarrikatzen dutenak; justizia errestauratiboa bultzatzen aritu direnak; ETAko presoen hurbilketaren alde azaldu direnak edo tortura kemenez salatu dutenak. Bakearen eta bizikidetasunararen alde eta indarkeriari zilegitasuna kentzeko sendo ahalegindu diren eta saiatzen diren biktimak ditugu: argia dira, argi hutsa.

Beste asko pertsona arruntak dira —gehienok ere horrelakoak gara—, anitzak, eta bakoitzak bere bizi baldintzak eta ideologia dauzka. Ezin dugu ahaztu inork ez zuela aukeratu biktima izatea eta denek merezi dutela gizartearen errespetua, norbaitek entzutea eta babestea, egin zaien bidegabekeria aitortzea, zauriak sendatzen laguntzea eta jasan duten kaltea nola edo hala konpontzea. Euskal gizartearen baitan, biktima guztiak kontuan hartu beharko genituzke eta koherentzian lan egin; horrek indarkeriaren inguruko hausnarketa egiten lagunduko liguke eta berarekiko arbuioa etorriko litzateke natural.

Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna gizartea zeharkatzen eta bakarka zein taldeka barneratzen ari garen moduan, gizarteko ekimen guztietan ere —politikan, kulturan, hezkuntzan, lan munduan, feminismoan…— biktimak errespetatu eta indarkeriaren berezko oinazea salatu beharko genuke etengabe, hainbeste urtetan zehar hondatutako balioak onera ekarri arte. Eta biktimak aipatzen ditudanean, guzti-guztiez ari naiz: ETArenak, GALenak, eta beste terrorismo eta torturenak. Guztiak.

Beraz, ezinbestekoa da indarkeriaren ondorioei aktiboki aurre egitea. Egunero-egunero hilketen, bahiketen, torturen, mehatxuen, jazarpenaren eta estortsioaren menpean igarotzearen urteetako zama bizkar gainean daramagu. Hori guztia gaindituta dagoela sinistu nahi dugu, ez digula eragiten, baina ez da horrela. Indarkeriak zorigaiztoko aztarna utzi digu eta oraindik askok hura zilegitzen jarraitzen dute, beste askok paso egin, eta zenbaitek «ez zen hainbesterako izan, aizu» diote alai.

Ohiko ezker abertzaleak ETAko presoengan soilik jartzen du argia, egin zituzten basakeriak zilegi zirela esaten jarraitzen dutenengan. Eskandalagarria litzateke jai giroan eta gizartearen aurrean nabarmentzeko manifestazio bat antolatzea bortxatzaile baten, pederasta baten edo hiltzaile matxista edo serieko baten alde, aurretiaz horiek egindakoak gaitzetsi gabe eta beren biktimekiko elkartasunik erakutsi gabe.

Gizarte osasuntsu baten argia biktimarengan jarri behar da, hiltzailearen eskubideak aldarrikatzeaz batera, noski. Gauzak horrela, biktimarioa itzalean geratuko litzateke, bere jokabidea eta egindako delitua ez direlako erakusgarriak. Biktima aldarrikatzea gizarte baten balio jatorrak zurkaiztea da. Biktimarioa aldarrikatzea kontrabalioak zurkaiztea da.

Horri guztiari kemenez eta ausardiaz ekin behar zaio. Horregatik dira hain garrantzitsuak Berri Onak antolatu zuena bezalako jarduerak, iraganari buruz hausnartzen eta gertatutakoa aztertzen laguntzen digutelako; halaber interpelatu eta gauzak hobeto egitera eramaten gaituzte. Idatzi hau Sara Buesaren hitzaldia entzun ondoren sortu zitzaidan galderarekin bukatuko dut. Biktima bat bakean dagoela edo ez duela gorrotorik sentitzen jakiteak lasaitu egiten nauen arren, hori entzuteaz batera galdera bat sortzen zait: zertan lagundu dut nik edo zer egiteko prest nago biktimek beren zauriak sendatzen laguntzeko? Eta zu, zer egiteko prest zaude?

Pankartak (prentsa-oharra)

22 jueves Jul 2021

Posted by gogoanmemoria in convivencia

≈ Deja un comentario

Etiquetas

biktimak, biktimen memoria, bizikidetza, eremu publikoa, espetxe-politika, ETA, Fundación Fernando Buesa, Gogoan por una memoria digna, indarkeriaren deslegitimazio, presoak etxera, presoen eskubideak

Fernando Buesa Fundazioa eta Gogoan por una memoria digna-k udalei eskatzen diete bizikidetzarako, indarkeriaren deslegitimazio sozialerako eta biktimen memoriarako espazioak sor ditzatela.

 

Prentsa-oharra (2021ko uztailaren 21ean)

Fernando Buesa Fundazioa eta Gogoan por una memoria digna-k gaur eskatu diegu udalei eremu publikoak bizikidetza, indarkeriaren deslegitimazioa eta biktimen memoria sustatzen dituzten tokiak izan daitezela.

Azpimarratu dugu eremu publikoa ondasun komuna dela, eta horregatik adiskidetzea bultzatzen duen balioak sustatu behar direla lekuotan. Gure herrietako kaleak “presoak etxera” eskatzen duten pankartez betetzea oso krimen larrien aurrean zigorgabetasuna eskatzea da ezinbestean, eta horrek bakeari eta oroimenari ez die ezertan laguntzen.

zalantzarik gabe, biktimen oroimenarekiko errespetua eskubide horien artean dago

Nabarmendu nahi dugu eremu publikoak ez duela zertan neutrala izan, baina errespetatu egin behar duela indarkeriak eta horren gorrotoak kaltetutako ehunka lagunen memoria.

Ildo honi jarraiki, guk nabarmendu dugu ETAren ondorengo denboran eraiki behar den hiri-paisaia, erasotua gogoraraziko duena, indarkeria deslegitimatzen lagunduko duena eta biktimari -eta ez biktimagileari- plaza eta eszena publikoa emango diona izan behar dela.

Gogoan por una memoria digna eta Fernando Buesa Fundazioaren arabera, guztiz zilegia da presoak urruntzeko espetxe-politika kritikatzea baina biktimen eta gure gizarteko bizikidetzaren aurkako atentatu larriak egin zituztenak martiritzat hartzea eta inolako kritikarik ez egitea, hori oso bestelakoa da, eta elkarte honen iritzitik guztiz urrun dago.

guztiz zilegia da presoak urruntzeko espetxe-politika kritikatzea baina biktimen eta gure gizarteko bizikidetzaren aurkako atentatu larriak egin zituztenak martiritzat hartzea eta inolako kritikarik ez egitea, hori oso bestelakoa da,

Hori dela eta, salatzen dugu bidezkoa den aldarrikapenaren erabilera, hau da, urruntzea amaitzea, presoen inguruko epika bat eraikitzeko asmoz, ETAkide izan diren presook biktimengan, haien ingurune familiar, sozial eta politikoan eta gizarte osoan izugarrizko kaltea eragin ez balute bezala. Ezbairik gabe, haien krimenek higuintzen gaituzten arren, eskubideak dituzte, baina deigarria da udalerri jakin batzuetako eremu publikoetan biktima-eragileen egotea etengabe, nabarmen eta, batzuetan, itogarri izatea, eta biktimek, aldiz, inolako presentziarik ez izatea. Desoreka handi horrek hausnarketa sakona eragin beharko luke gure oroimena eraikiko badugu.

Biktimagileenganako begiruneak eta erakunde publikoen beraienganako duten elkar hartze horrek agerian uzten dute gabezia handia dagoela gure gizarteko sektore batean, oraindik ez baitu onartu indarkeriaren beharrezko deslegitimazio soziala.

agerian uzten dute gabezia handia dagoela gure gizarteko sektore batean, oraindik ez baitu onartu indarkeriaren beharrezko deslegitimazio soziala

Bizikidetzaren aldeko apustu koherente batek erasandako pertsonen eskubideen erabateko defentsa eskatzen du, eta, zalantzarik gabe, biktimen oroimenarekiko errespetua eskubide horien artean dago.

 

 

 

 

 

Suscribir

  • Artículos (RSS)
  • Comentarios (RSS)

Archivos

  • enero 2026
  • diciembre 2025
  • noviembre 2025
  • octubre 2025
  • septiembre 2025
  • agosto 2025
  • julio 2025
  • junio 2025
  • marzo 2025
  • febrero 2025
  • enero 2025
  • diciembre 2024
  • octubre 2024
  • enero 2024
  • diciembre 2023
  • noviembre 2023
  • septiembre 2023
  • junio 2023
  • mayo 2023
  • febrero 2023
  • enero 2023
  • diciembre 2022
  • noviembre 2022
  • octubre 2022
  • septiembre 2022
  • agosto 2022
  • junio 2022
  • mayo 2022
  • abril 2022
  • marzo 2022
  • enero 2022
  • diciembre 2021
  • noviembre 2021
  • octubre 2021
  • julio 2021
  • junio 2021
  • mayo 2021
  • abril 2021
  • marzo 2021
  • febrero 2021
  • enero 2021
  • diciembre 2020
  • noviembre 2020
  • octubre 2020
  • septiembre 2020
  • agosto 2020
  • junio 2020
  • mayo 2020
  • abril 2020
  • marzo 2020
  • febrero 2020
  • enero 2020
  • diciembre 2019
  • noviembre 2019
  • octubre 2019
  • septiembre 2019
  • agosto 2019
  • julio 2019
  • junio 2019
  • mayo 2019
  • abril 2019
  • marzo 2019
  • febrero 2019
  • enero 2019
  • diciembre 2018
  • noviembre 2018
  • octubre 2018
  • septiembre 2018
  • julio 2018
  • junio 2018
  • mayo 2018
  • abril 2018
  • marzo 2018
  • febrero 2018
  • enero 2018
  • diciembre 2017
  • noviembre 2017
  • agosto 2017
  • julio 2017
  • junio 2017
  • mayo 2017
  • abril 2017
  • marzo 2017
  • febrero 2017
  • enero 2017
  • noviembre 2016
  • octubre 2016

Categorías

  • 'Gesto'
  • convivencia
  • derechos humanos
  • Guerra sucia
  • justicia
  • Justifica restaurativa
  • libros
  • Memoria
  • memoria, partidos políticos, víctimas inocentes, violencia injusta, víctimas injustas, Día de la Memoria
  • Pacifismo
  • Películas
  • presos
  • Reflexiones
  • Sin categoría
  • Víctimas

Meta

  • Crear cuenta
  • Iniciar sesión

Blog de WordPress.com.

  • Suscribirse Suscrito
    • Gogoan-por una memoria digna
    • Únete a otros 38 suscriptores
    • ¿Ya tienes una cuenta de WordPress.com? Inicia sesión.
    • Gogoan-por una memoria digna
    • Suscribirse Suscrito
    • Regístrate
    • Iniciar sesión
    • Denunciar este contenido
    • Ver el sitio en el Lector
    • Gestionar las suscripciones
    • Contraer esta barra
 

Cargando comentarios...