Giza Eskubideen Aldarrikapenaren 78. urteurrenaren egunaren bueltan (abenduaren 10ean) Gogoan, por una memoria dignak ekitaldi bi antolatuko dauz Gernika-Lumon.

Abenduaren 1ean, martitzenean 12:00etan ELAI ALAI areto txikian, ‘Hotel Monbar, 1985. 40 urte GALen sarraski handienetik’ erakusketa zabalduko da. GOGORA Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua eta GOGOAN, por una memoria digna elkartearen ekimen baten parte da. Ekitaldi hau Pipergorri K.A. eta Kultur Etxea Fundazimoagaz batera antolatu dogu.

13 panelek osatuta, bertan, azalpen-testuen, artxiboko dokumentuen, eta garaiko hemerotekaren bidez, talde terrorista horren 1983tik 1987ra bitarteko jardunaren jarraipena egin daiteke. Guztira 27 hilketa eta, gutxienez, 24 zauritu egozten zaizkio GALi. Halaber, GALekin lotutako ikerketa judizialak eta kazetaritza-ikerketak ere jasotzen ditu erakusketak.

Erakusketako zenbait argazki Daniel Vélez argazkilariaren artxibokoak dira, garaiko egunkarietarako lan egiten zuen Vélezek. Monbar Hoteleko biktimen senitartekoen testigantzek osatzen dute erakusketa, justizia ezak eta erakundeen eta gizartearen babes eta aitortza faltak eragindako minaz dihardute, baita elkarbizitzarako beharrezko ikusten dituzten pausoez ere.

Horrela, erakusketa honek Euskadiren iragan hurbileko ia ahaztuta dagoen gertakari honi arreta jarriz, ‘estatu-terrorismoak’, ‘gerra zikinak’ eta horiek dakarten Zuzenbide Estatuaren porrota salatu nahi ditu. 

‘Monbar hotela, 1985. 40 urte GALen sarraski handienetik’ erakusketa abenduaren 1etik 2027ko urtarrilaren 7ra arte egongo da zabalik, Kultur Etxeko Elai Alai areto txikian.

 Abenduaren 10ean, eguenean, 18:30etan Kultur Etxean (Gernika-Lumon) aretoan, Antonio Rivera eta Isabel Urkijo egilekideak “2000.La Vuelta del terror /Terrorearen itzulera” liburua aurkeztuko dabe. Ekitaldi hau Fernando Buesa Fundazioa, Valentin Foronda Gizarte Historiarako Institutua, Pipergorri K.A. eta Kultur Etxea fundazinoagaz batera antolatu dogu.    

ETAren jardueraren garairik gogorrenetako baten berrikuspena.

2000. urteak ETAren su-etenaren amaiera ekarri zuen, erakunde terroristak indarkeria berriro abiatu baitzuen eta “sufrimenduaren sozializazioa” delakoa itzuli baitzen. Terrorraren itzulera horrek, kale borrokarekin batera, herritar guztiengana zabaldu zuen beldurra, eta jomugan jarri zituen ordezkari politikoak, epaileak, kazetariak eta gizarteko beste erreferente batzuk.

Historialarien, kazetarien, magistratuen, bakezaleen eta garai hartan jardunean ziren politikarien testigantza, analisi, gogoeta eta oroitzapenetan oinarrituta, liburu honek urte haietako testuinguru politiko eta soziala berreraikitzen du, eta laguntzen du ulertzen zergatik izan zen 2000. urtea indarkeriazko inposaketaren azken saiakera eta ETAren behin betiko gainbeheraren hasiera.

Lagun-laguntzaile eta inguruko guztioi konbita egiten deutsuegu ekitaldietan parte hartzeko.