HERENCIAS DEL FRANQUISMO Y DEL TERRORISMO
La consideración de sus memorias y sus víctimas
Abenduaren 10ean, eguenean, Giza Eskubideen Aldarrikapenaren 77. urteurrenaren egunaren bueltan Gogoan, por una memoria dignak ekitaldi bi antolatuko dauz Gernika-Lumon. Abenduaren 11an, eguenean 18:30ean Kultur Etxean, Antonio Rivera, Fabián Laespada e Izaskun Sáez de la Fuente, eurak idatzitako “Herencias del franquismo y del terrorismo. La consideración de sus memorias y sus víctimas” (2024) aztertuko dabe. Ekitaldi hau Fernando Buesa Fundazio eta Pipergorri K.A.gaz batera antolatu dogu.
Frankismoak eta terrorismoak biktimak sortu ez ezik, bere ekintzaileek demokrazia, Zuzenbide- estatua eta gizarte-aniztasuna arbuiatzerakoan ere bat egin zuten.
Indarkeria frankistaren eta terroristaren biktimak (eta haien historiak eta oroitzapenak) errealitate bizia dira. Hala ere, guztiak ez daude berdin tratatuta, ezta aintzakotzat hartuta ere. 2022ko Memoria Demokratikoaren Legeak bidegabekeria hori konpontzen saiatzen da, baina biktima batzuk eta besteak bereizita hartzen ditu aintzat, eta horrek desberdintasunak sor ditzake haien legitimitate instituzional eta sozialari dagokionez. Nahigabeko bereizketa faltsua, bi biktimagileen edo biktimarioen (frankismoan/ terrorismoan) biktimak egoteaz gain, batez ere, biktima horien egileak bat zetozelako demokraziaren, zuzenbide-estatuaren eta gizarte-aniztasunaren gaitzespenean. Ondorio guztietarako tratu-parekatzea beharrezkoa da laidoak eta desberdintasunak desaktibatzeko, eta «norabide anitzeko memoria» eta partekatua bultzatzeko, egiletza desberdineko biktimak bere gain hartuko dituena, eraginkorra izango dena gizarte demokratiko baten memoria kulturala eraikitzeko.

‘GREGORIO ORDÓÑEZ’ dokumentala Gernika-Lumon
Abenduaren 12an, barikuan, 19:00etan Elai Alai aretoan “GREGORIO ORDÓÑEZ” izeneko dokumentala (A. Aldaz, J.Roldán, D. Taberna, 2025. 40′) proiektatuko da. Ekitaldi hau DIARIO VASCO egunkariagaz batera antolatu dogu. Sarrera librea aforoa bete arte.
“Gregorio Ordóñez, el asesinato que despertó la rebelión contra ETA” dokumentala PPko zinegotzi eta Donostiako alkateordearen hilketa gogorarazten du hilketa horren 30. urteurrenean. Ekoizpenak zinegotzia hil zuen atentatuaren inguruabarrak, Euskadik –eta Donostiak, bereziki– 1995ean bizitako testuingurua eta erailketa haren ondoren bizi izandakoa errepasatzen ditu.
Trailerra: https://www.youtube.com/watch?v=BxXurM1KtRU

Lagun-laguntzaile eta inguruko guztioi konbita egiten deutsuegu ekitaldietan parte hartzeko.