“Konponbiderako giltzak» lelopean Sarek urtarrilaren 13an egingo duen manifestazioaren inguruko hausnarketak

Gaur egun ETAko 150 preso inguru daude kartzeletan (horietatik 9 Frantzian, 142 EPPKren parte direlarik). ETAk bere amaiera onartu zuenean, 2011n, ETAko 700 preso zeuden [AVT eta Etxerat-en datuak].

Zigorra beren bizilekuetatik urrun betetzen ari ziren ETAko preso guztiak Euskadira eta Nafarroara lekualdatzeko aldarrikapena lortu ondoren, espetxe inguruko eztabaidak, praktikan erdi-askatasuneko erregimena suposatzen duen hirugarren graduaren inguruan zentratuta jarraitzen du.

SAREk, ETAko presoen aldeko mugimendua lideratuz Auzitegi Nazionaleko epaileen jokabide partziala salatu du, hirugarren graduan sartzeko eskatzen diren lege-baldintzen interpretazio murriztaile eta neurrigabeak egitea. Auzitegi Nazionalak euskal espetxe-administrazioak hartutako erabakien kontrol judiziala ez izatea aldarrikatzen dute.

Horrez gain, terrorismo-delituei dagokienez, zigor-arloko eta espetxe-arloko ordenamenduan dagoen lege-salbuespenari amaiera emateko eskakizuna gehitu da. Batetik, hirugarren gradua emateko legezko baldintzak gainerako delituekin parekatzeko. Halaber, Frantzian betetako espetxealdia atzeraeraginezko izaerarekin zenbatzeko aukera. Eta, azkenik, zigorrak osorik betetzea eta kartzelaratzeko 40 urteko gehieneko muga efektiboa aldatzea. Dena den, une honetan, lehentasuna hirugarren graduen gaia da.

Hirugarren graduan kalifikatutako ETAko presoen % 80a (51tik 40k) irmoki daude egoera horretan

Espetxe legeak, terrorismo-delituetan, hirugarren gradua eta baldintzapeko askatasuna lortzeko presoek helburu eta bitarteko terroristak alde batera utzi dituztela argi eta garbi erakustea eskatzen duela gogoratu behar dugu, agintariekin modu aktiboan kolaboratzearekin batera. Hori egiaztatzeko, alde batetik berariaz adierazi beharko dute beren delitu-jarduerak gaitzesten dituztela, indarkeria bertan behera uzten dutela eta beren delituaren biktimei barkamena eskatzen dietela; eta bestetik txosten teknikoen bidez egiaztatu daiteke presoa ez dagoela benetan lotuta erakunde terroristarekin eta haren inguruko elkarte eta kolektibo ilegalen jarduerekin.

Hirugarren graduan sailkatzea espetxe-administrazioari dagokio (Eusko Jaurlaritzari, Euskadiren kasuan), fiskaltzaren aurkaratzearekin berrikuspen judizialaren mende dagoelarik.

2021eko urriaren 1etik, Eusko Jaurlaritzak 61 ebazpen onartu ditu ETAko 51 presori hirugarren gradua emateko (horietako 10 errepikatuak). Horietatik 28 errekurritu ditu Fiskaltzak. Horietatik, 15 baliogabetu egin ziren, 7 epailearen erabakiaren zain daude eta 6 Auzitegi Nazionalak berretsi zituen, jarritako errekurtsoa ezetsita. Hau da, espetxe-administrazioak ETAko presoei emandako hirugarren graduen % 64 zuzenbidera egokitu dira, Ministerio Fiskalaren eta Auzitegi Nazionalaren irizpidearen arabera. Bestalde, lautik ia bat ezeztatu egin zen, errekurritutako ebazpen guztien erdia baino gehixeago. Beraz, hirugarren graduan kalifikatutako ETAko presoen % 80a (51tik 40k) irmoki daude egoera horretan. [EuropaPress eta Diario Vasco-ren datuak].

Beraz, begi bistakoa da ez direla gutxi hirugarren gradua zein baldintzapeko askatasuna lortu duten ETAko presoak.

Datu hauekin, ETAko presoei dagokionez, espetxe tratamenduan eta kolektibo honetan erdi askatasuneko erregimenerako bidean aurrerapen handiagorik zergatik ez dagoen galdetu beharko genioke gure buruari.

Onarpena eta gogobetetze oso orokorra eragin zuen Langraizko berrezartze topaketen parekorik

Ildo horretan, gogoratu behar da gure espetxe-legeriak birgizarteratzea, kartzelaldiaren helburu nagusia dena, babes konstituzionalarekin, errudunaren eskubide gisa ulertzen duela, eta ez betebehar gisa. Kondenatua da askatasun aurreratu baterako beharrezkoak diren pausoak eman dezakeena. Bere erabakia da. Legeak bide hori markatu baino ez du egiten, aurretik aipatu datuen arabera ETAko preso dexentek jarraitutako bidea hain zuzen ere.

Zergatik izan behar dute gehiago hirugarren graduan, legezko baldintzak betetzen ez badituzte? Legeak betetzeko daude, eta epaileak, berriz, betearazteko. Legearekin ados ez bagaude, legearen aldaketa planteatu beharko da, baina sekula ez ez-betetzea.

Tranpa etikoa dago, delitu oso larriak egin dituztenak biktima, martiri bezala aurkezten baitira

Argi eta garbi entzun ditugu mundu horretatik presoentzako muga gaindiezina marraztu duten ahotsak: damua eta salaketa. Inoiz mahai gainean egon ez den salaketaren gaia alde batera utzita, pentsa dezagun damuaren esanahia eta adierazteko aukeren inguruan. Euskal gizartean txaloak, onarpena eta gogobetetze oso orokorra eragin zuen Langraizko berrezartze topaketen parekorik ez da eskatzen. Badira eskakizun-maila baxuagoko beste bide batzuk, legea betetzeko baliozkoak direla frogatuak. Hori da bidea. Eta jarraitu nahi ez duenak bere eskubidea du, baina ezingo du arazo hori gizarte osora bideratu.

Azpimarratzekoa da, hirugarren graduari dagokionez, lege-salbuespenaren amaieraren alde egitea damua eta biktimei barkamena eskatzeko betebeharra kentzea dela, horiek baitira terrorismo-delituei eragiten dieten baldintza espezifikoak. Hau da, babesa ematea damutzen ez direnei eta biktimei barkamena eskatzen ez dietenei. Alderdiren batek lege-ekimenik planteatuko al du ildo horretan espetxe-legeria erreformatzeko? Bide logikoa eta egokia litzateke.

Mina horren bidegabetasuna aitortzea izango litzateke Euskadin eta Nafarroan bizikidetzari mesede handiena egingo liokeena

Horren guztiaren atzean tranpa etikoa dago, delitu oso larriak egin dituztenak biktima, martiri bezala aurkezten baitira; ETAko presoen eta estrategia politiko-militar terroristan babestu zituztenen erantzukizunak ezkutatzen dituen biktimismoa.

Benetan mesede egiten dio honek gure herriko bizikidetzari? Gure ustez, gure gizartean ETAk eragindako mina babestu eta legitimatu zutenek, mina horren bidegabetasuna aitortzea izango litzateke Euskadin eta Nafarroan bizikidetzari mesede handiena egingo liokeena.

Hor, zuen zain gaude.